Hutsuneak Betetzen

Erabiltzailearen aurpegia Iritzi Gutunak 2015ko ira. 17a, 09:43

Hutsak Betetzen Amurrion uztailean sortutako kolektibo bat da. Gure helburu nagusia asanblada ireki bat sortzea da, zeinetan edozein pertsonak ekintza, hitzaldi, kontzertu edota mobilizazio proposamenak egin ahalko lituzkeen, bere genero, jatorri, adin edo ideiak direnak direla.

Funtsean, jendarte borrokarako kolektibo herrikoi bat sortzea da asmoa, inongo alderdi edo ideiarekiko loturarik gabekoa. Kapitalismoaren, patriarkatuaren eta faxismoaren inposizioez nazkatua dagoen orori zabalik egongo den talde bat. Ez dugu borroka bakar batean inplikatu nahi, gugan eragina duten borroka guztietan baizik, edo horretan ahalegindu nahi dugu behintzat. Etxegabetxeak, langileak, langabetuak, animalien eskubideak, feminismoa etbr.

Gauzak hala, herriaren ahotsa izatea lortu nahi du kolektibo honek, ahotsik gabekoen ahotsa, gure ilusio zapuztuenak eta gure amets desiratuenak, instituzioek aspaldi eman baitziguten sorbalda.

Kolektibo moduan daukagun ibilbidea laburra den arren, hainbat ekintzatan hartu dugu parte. Abuztuaren 15ean Amurrion eginiko zezenketen aurkako elkarretaratzea babestu genuen. Adin guztietako pertsonak bildu ziren bertan, eta baita Bizkaiko animalien aldeko kolektibo bat ere. Gure aldetik, Amurrioko Udalak zezenketei eskaintzen dien aurrekontua atera genuen argitara. Modu horretan, zezenketetara bideratua dagoen diru xahutzea ezagutarazi genien Amurrioko biztanleei, kartelen eta sare sozialen bidez.

Arestian aipatutako gai asko jorratzea gustatuko litzaiguke, baina pazientziarekin. Errealista izanda, ez baita erraza. Ikusi ahal izan dugu batasun falta handia dagoela gure inguruan, eta gure beste asmo nagusi bat bada jendea batzea, pertsonak batzea, enpatia ezagutzen dutenak eta aldaketa sozialaren alde egiteko prest daudenak.

Orain hainbat ekintza ditugu buruan. Horietako bat urriaren 16an Laudioko Gaztetxean kontzertu batzuk antolatzea da, proiektua finantzatzeari begira.

Norbait asanbladetara gerturatzeko interesa badu, dudarik edo proposamenik badu edo gure ekintzen berri izan nahi badu gurekin kontaktuan jarri daiteke posta elektronikoaren edo sare sozialen bidez.

E-maila: colectivollenandovacios@gmail.com

Facebook: Llenando Vacios Colectivos

Twitter: @ColectivoLV

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide