Hasten den gauza orok du amaiera bat. Gehiago edo gutxiago iraun dezake, baina beti iristen da. Gure amaiera oso hurbil dago. Datorren apirilaren 22an etapa baten bukaera iristen da, Lamecaren itxiera.
Badirudi atzo izan zela pertsiana lehenbiziko aldiz igo genuen eguna. Ilusio, gogo eta ideia asko genituen. Bost urte izan dira, esperientzia eder eta momentu onez betetakoak, bost urte zeintzuetan parada izan dugun jende berria ezagutzeko. Erokeria handiak egin ditugu, dibertitu egin gara eta espero dugu zuek ere gurekin dibertitu eta gozatu izana.
Egin ditugun gauza guztietan eskaini diguzuen sostengua eskertu nahi dizuegu. Eskerrak eman nahi diegu DJ inprobisatuei, txupito zerbitzariei, gure zorakeria txikietan alboan ditugun guztiei. Eskerrak eman nahi diegu baita gurekin lan-taldean dauden eta egon diren kide guztiei, gauzak ondo egiteko izan dituzten gogoengatik eta euren are aletxoa jartzeagatik, Lameca toki berezi eta ezberdin bat bihurtzeari begira.
Datorren apirilaren 22an zain izango gaituzue, proiektuari merezi duen agurra egiteko prest.
Eskerrik asko denoi guztiagatik! Tabernetan ikusiko gara!