Artea, gaur egun guztioi zeharka inguratzen gaituen gauza bat da, bai kaleetan, etxeetan, espazio publikoetan,…aurkitu dezakegu.
Nahiz eta arte mundua egoera zailean egon artista berri guztiek haien lanak erakusteko gogoa dute, euren burua lantzeko, edota publikoaren aurrean aurkezteko.
Gaur egun, hainbat artista mugimendu sortu dira egile berri hauentzat. Erakusketak egitera hurbiltzen dituzte. Mugimendu hauek, gai konkretu bat jarriz, deialdiak sortzen dituzte eta espazio bat ahalbidetzen dute, erakusketa kolektiboak aurrera eramateko, hainbat hiri eta herrialdetako eta hainbat estilo eta teknika desberdinetako artistak batuz, erakusketa aberats bat sortuz.
Mugimendu hauen helburua alde batetik “artista berri” hauei erakusketak egiteko laguntza ematea da eta bestetik publikoa zeharka erakartzea da. Publikoa erakusketarekin topatzea eragiten dute, museo edo arte galeria batera joan beharrean. Erakusketa bat egiteko, hiriko kaleak, espazio irekiak erakusketa gelak,..eskenatoki gisa erabiliz, era dinamiko eta berritu batean.
Nire arte ibilbidean, espazio ezberdinetatik mugitzen saiatu naiz, bai hiri espazioetan, erakusketa geletan, tabernetan edo erakusketa kolektiboetan ere. Era berean, beste hiri batzuetara hurbildu naiz, Bilbo, Zaragoza, Palermo,... Honek nire ibilbidea aberastu du, hainbat lekutako artista berriak ezagutuz eta gauza berriak ikasi ditudalako.