IRITZIA

Aiaraldeak orainaldi eta etorkizun duin bat merezi du

EH Bilduk ponentziaren harira Laudioko Kasinoan eginiko agerraldia. / Aiaraldea.eus

Gure eskualdea burua ezin altxatu dabilela dirudi. 1940tik beira eta altzairuaren industria handiek, eta, horien babesean, beste industria eta saltoki askok, gure eskualdeko hazkunde ekonomikoa eta demografikoa bultzatu zuten. Baina 80. hamarraldiko krisia k gogor kolpatu zuen Aiaraldea eta ez orduz geroztik ez dugu gure ehun produktiboa behar bezala dibertsifikatu. 80 hamarkadako krisiari, 2007ko jarraitu zion eta orain beste baten atarian gaude.

Bai, honezkero, guztiok jakitun gara osasun krisialdi honek krisi ekonomiko larria ekarriko duela edo hobeto esanda, areagotuko duela, krisi ekonomikoa ez baita berria. Eta esandakoa, honetaz Aiaraldean zerbait badakigu. Izan ere, badira ja hainbat urte ikusten ari gara nola ixten diren dendak, fabrikak eta enpres ak. Egia da osasun krisialdia hasi zenetik langabezia tasa nabarmen handitu dela eskualdeko udalerri guztietan, baina badirela hainbat urte eskualde honetako langabetuen datuak jasanezinak dira. Egoera kezkagarria da oso, datuei erreparatzea baino ez dago: Amurrion langabezia tasa %17,6ko izan da azken hilabetean, Laudion %16,2koa, Okondon %12,5, Artziniegan %10,9, Arakaldon %9,5, Aiaran %9,4, Arrankudiaga Zollon %8,2, Urduñan %6,2 eta Orozkon %4,3.

Hau gutxi balitz, Tubacexek jakinarazi du 10 milioi euro aurrezteko 150 langile bota nahi dituela kalera Laudioko eta Amurrioko lantegietan. Aste honetan bertan, langileak atera behar izan dira kalera euren lanpostuen defentsan.

Gauzak horrela, EH Bilduk Aiaraldearen suspertze ekonomikorako ekimen bat eroan zuen Eusko Legebiltzarrera eraman zuen eta legebiltzarkideen gehiengoa lortuta, lan taldea osatu zen, baina hastapenetan bertan behera geratu zen lan talde honen jarduera hauteskunde deialdiagatik.

Zorionez, hasi berri den legealdi honetan, berriro ere, geh iengo nahikoa dago bide honi ekiteko. Beraz, bada garaia eskualde honek hamarkadetan zehar pairatu duen erakundeen utzikeriarekin amaitzeko eta egoera latz honi aurre egiteko.

Borondatea badago, ekainerako lanak amaituta egon beharko lirateke eta gure eskualderako talka plan bat eta etorkizunera begirako plan estrategiko bat izango genituzke. Eskualdean bizi dugun egoerari buelta emateko plan bat behar dugu eta EH Bildutik argi daukagu ekimen hau estrategikoa dela gure eskualdearentzat eta denon parte hart zearekin eraiki behar dugula. Hori dela eta, herriz herri gizarte eragileekin, langileekin, jubilatuekin, gazteekin, ikasleekin eta bestelako eragile ekonomikoekin hausnartu eta hitz egin behar dugu. Halaber, manufaktura, lehenengo sektorea, hirigintza, o sasuna, hezkuntza aztertu behar ditugu, hala nola lurraldea eta enplegua berpizteko eta herritarrek behar dituzten zerbitzuak asetzeko ekonomia sozialak eskaintzen dituen aukerak.

Hala bada, eskualdeko EH Bilduko alkate eta zinegotziok Iker Casanova eta Unai Fdez de Betoño legebiltzarkideekin koordinatuta buru belarri ari gara lanean baduela urte bat hasitako lanari jarraipena emateko eta markatutako helburuak lortzeko. Aiaraldeak orainaldi eta etorkizun duin bat merezi du eta aiaraldearrok berton bizi, i kasi eta lan egiteko aukera merezi dugu. Bada garaia, burua duintasunez altxatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide