Gure esku dago

Erabiltzailearen aurpegia Isabel Boveda 2014ko mar. 27a, 10:15

Durango eta Iruñea batuko dituen Gure Esku Dago dinamikaren baitan murgilduta gaude. Katalunia, Eskozia eta munduko beste hainbat herrialde bezala herri gisa zer izan nahi dugun erabakitzeko eskubidearen alde, nola antolatu edo bizi nahi dugun erabakitzeko. Kanpotik inork inposatu gabe guk erabaki nahi dugu.

Espainiar eta Frantziar estatuen ukazioagatik Euskal Herriak asko sufritu du, baina askatasuna lortzeko gure ametsa geldiezina da.

Emozio berezi bat sentiarazten dit ekainean guztion eskuek Durango eta Iruñea lotuko dutela pentsatzeak, baita Euskal Herriko hamaika txokotan horren alde lanean dauden asko daudela sentitzeak ere.

Guzti honek aurreneko Korrikak sortu ziren garaiak dakarzkit gogora, nire semeak oso txikiak zirenekoak, egunero egiten zen etapa egunkarietan markatzen genuenetakoak. Atsedenik gabe euskararen alde jendea etengabe korrika zegoela jakiteak sekulako zirrara sortzen zigun! Ekimen honekin berdina gertatzen zait.

Indarrak batu behar ditugu, Euskal Herria maite dugun guztiok askatasunerantz pausoa emateko, muga eta oztoporik gabe, erabakitzeko eskubidearekin eta autodetereminazioarekin.Bidea luzea izango da, baina gure esku dago lortzea. Ilusioa dugunak asko gara. Gainontzekoak aktibatu behar ditugu, gure esku dago lortzea. Ekimenaren bideoak dioen bezala, jende zoriontsua herri aske batean lortzea munduko beste herriekin elkartasunean Gure Esku dago!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide