Egongo dira Laudion 30 urte inguruko gazteak Aretan irakasle izan zuten emakume bat oroituko dutenak. Horren gazteak ez garen beste batzuek herriarekiko zuen inplikazioagatik oroituko dugu, bere bizilekua Gasteizen duela urte asko finkatu zuen arren. Nieves Laconcha zen bera, eta orain dela gutxi utzi gaitu.
Esker onekoak izatea bertute bat dela diote. Eta nik uste Nievesen bizitzak merezi duela esker ona eta omenaldi bat. Jatorriz Euskal Herriaren eta Burgosen arteko mugakoa zen bera, Miranda Ebrokoa zehazki. Baina Euskal Herrira iritsi zen, eta zeukan hoberena eman zuen hemen. Euskara ikasi zuen eta herriaren arazoei aurre egiteko borroka guztietan konprometitu zen. Ezer ez zitzaion ezaxola. Laudiotik igarotzean, irakasle bezala lan egiten igaro zituen lehen urteetan, bere aurpegi abertzale eta tokiko borrokekiko konprometitua erakutsi zuen. Gasteizen finkatu zen gero, non egunez egun aurkezten zitzaizkion borroka guztietan parte hartu zuen: sozialetan, ekologistetan, Euskal Herriaren askatasunaren eta borroka internazionalisten aldekoetan, emakumearen askapenean... pertsonak eta euren eskubideak lehentasunak ziren alor guztietan.
Bere izaera alai eta adeitsuak bera maite izatea oso erraza bilakatzen zuen. Bere irri eta barre ozenek giroa alaitzen zuten, berak hori bilatu ez arren. Bere begi bizi eta alaiak ez ziren oharkabean igarotzen: bizitzari behatzen zioten, ilusioz, ezeri ihes egiten utzi gabe.
Gure artetik eraman duen gaixotasunak ez zuen lortu bera bere bizitza izan zen horretatik banatzea. Azken momentura arte jarraitu zuen bizitzeko borrokan eta herriaren borroka, pena eta poztasunetan parte hartzen. Gozatzen zekien, batez ere. Tinko joan da. Azken hilabeteetan antzeko jarrera eta konpromisoko hainbat pertsona galdu ditugu. Herria eta mundua apur bat onberagoa izatea eragiten duten pertsonak. Nahitaezkoak kontsideratzen diren baina baita hil egin diren horietakoak. Horrek bere bidea jarraitzera konprometitzen gaitu, bere borroka alferrikakoa izan ez dakin.
Mila esker bizitza hauegatik guztiengatik, mila esker zure bizitzagatik, Nieves, eta Laudion utzi zenigun zure bizitza zatiagatik. Betira arte.