Erantzuleak

Erabiltzailearen aurpegia Isabel Boveda 2015ko api. 28a, 00:00

Asko hitz egin da azken hilabeteetan Mediterraneoan gertatzen ari diren tragediei buruz, euren jatorrizko herrietan dauden gerra eta miseriatik ihes egiten duten milaka immigranteen heriotzari buruz.

Borondate onarekin askotan, herrialdeei exijitu egiten zaie errekurtso gehiago jartzea martxan immigranteak hobeto zainduak izan daitezen eta euren asilo eskubidea bermatua izan dadin.

Aipatutako horiek eskakizun guztiz betegarri eta bidezkoak diren arren, behin betiko soluzioa bat bilatzen badugu beharrezkoa da arazoaren muinera jotzea. Egoera hori erreproduzitzearen erantzule zuzenak direnak salatu behar dira. Luxenburgon edo Europako beste hiribururen batean ezkutatzen dira, topaketa politiko dotoreetan, arazoaren soluzioak bilatzeko asmoz. Arazoa bakarra da beraientzat: Europan milaka pobre sartzea, lagundu nahi dituztela modu hipokrita batean esanda. Egiatan, euren jatorrizko herrialdeetara modurik azkarrenean eta inolako garantiarik gabe itzultzera behartzea da bilatzen duten gauza bakarra.

Immigranteak jasotzen dituzten herrialde horiek, Espainia tartean, Libia, Siria eta Asia zein Afrikako beste hainbat herrialde inbaditu dituzte, errekurtso aberatsak eskuratzearen interes hutsarekin. Miserian eta gerretan hondoratu dituzte erasotutako herrialde horiek, eta gero eurek sortutako terroretik ihesi doazenei lagundu nahi dietenaren plantak egiten dituzte.

Lagundu behar da arriskuan dauden bizitza horiek salbatzen, baina ez gaitezen engaina: dena alferrik izango da ez badugu exijitzen eta defendatzen herrialde, herri eta kultura bakoitza errespetatua izatea. Ez badugu NATOren, Europar Batasunaren, Estatu Batuen eta baita Estatu Espainiarraren erantzukizuna salatzen. Bakoitzari dagokion neurrian, gerra eta desegonkortasunaren sortzaile dira ontzi eta pateretan alde egin behar duten pertsonen herrialdeetan. Hori da kontatzen ez diguten egia.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide