Atletismoa

Erabiltzailearen aurpegia Itxaso Escondrillas 2014ko mar. 10a, 09:50

Urteak pasa ditugu emakumeok borrokan, gure lana defendatzen eta aurrera eramaten. Lehenago emakumeen lasterketak gizonezkoenak baino askoz motzagoak izaten ziren, hortaz, sari ekonomikoak baxuagoak. Hori zen behintzat ematen ziguten arrazoia. Azkenengo urteetan korritu beharreko distantziak parekatu dituzten arren, sariek baxuagoak izaten jarraitzen dute. Nire galdera zuzena eta gogorra izan daiteke: nola izan daiteke 2014.urtean diskriminazio hori gertatzea? Oso erraza iruditzen zait goi mailan ibiltzen diren hipokrita guzti horien “emakume eta gizonezkoen berdintasunaren alde” eta halakoak entzutea, baina errealitatea beste bat da. Emakumeok genetikoki egin beharreko esfortzua kilometro horiek burutzeko, gizonezkoek egin beharrekoa baino handiagoa da. Hau errealitate biologikoa besterik ez da. Hortaz, gure esfortzuari eta lanari eman beharreko saria zergatik baliogabetu egiten dute mutilen aurrean? Galdera hau egiten duzunean antolatzaileen aurrean, jasotzen duzun erantzuna tristeegia izaten da: “si no quieres el premio, no corras”. Gora zuek eta zuen balioak! Benetan penagarria. Zorionez nik ez dut kirol hau diru kontuagatik egiten, nire lana daukat eta hau ondo pasatzeko kontu bat da. Jasotako diru kopurua zenbaki bat besterik ez da. Barruan geratzen den min eta tristura hori... hori bai sentimendu tristea! Egunen batean gauzak benetan aldatuko direlakoan jarraitzen dut. Jarrai dezagun hasitako bidea, gure eta denon bidea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide