aiaraldea.eus

Horra hor koska, ez dagoena present bilakatzea. Bizitza ez diren gauzez ere osatzen baita.

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Urquijo Cela   Iritzia

Txikitan ikasitako printzipioa, helduaroan sendotutakoa, egungo gizartean presente. Jeinutasunaren seinale edota zoramenaren ikur?  Jaio eta gutxira hasten gara ez diren gauzez ohartarazten, arkaikoa den senaz fidatzen eta desiatu baina ikusten ez dugun etorkizun bat sentitzen. Bizitzaren laurden bat ematen dugu begi-bistan   antzematen ez diren beldurrez ihesi. Hor daude mugiezin, betiereko.  Ez den ideal baten bila beste laurdena. Eta azkenean hortxe da; beste itxura batekin, tinko, leial. Hirugarren laurdena, hautemangarri ez den ideia besarkatzen, errespetatzen eta defendatzen doa. Eta azkenik, laurden garratza dago; hemen ez daudenez oroitzen, haien hutsunea sumatzen  baina hor daudenena. Gertu, iraunkor. 

Horra hor koska, ez dena presente bilakatzea. Azken finean, behin batek ondo azaldu zuen bezala bizitza ez diren gauzez osatzen baita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa