Garai latzak denon ahotan daude. Galderak ere. Beharrezkoa egiten zaigu gure buruari galdetzea zeri egin diezaiokegun uko, eta zer behar dudan naizena izaten jarraitu ahal izateko. Existentziaren koska.
Erantzuna ematerakoan, zenbatek izendatuko genituzke erleak ezinbestekoen artean? Erantzuna hutsa bada ere, frogatuta dago hauen iraungitzearekin giza espeziea
lau urtetan desagertuko litzatekeela. Askotan biziraute prozesua bera ez da ezinbestekotzat hartzen. Askotan, beharrak ezbehar izaten dira eta ez nahitaezko direnak
behar.
Gaur egun, askok erantzungo lukete ametsak hitzarekin galdera hori. Motibazio gisa uler daiteke, esperantzaren seinale eta garapenaren ikur, ametsak amets baitira betetzear daudelako. Baina hau zertarako? Zer da garena izaten jarraitzera bultzatzen gaituena? Zoriontasuna.
Hau da benetan beharren artean beharrezkoena. Serendipiak alegia, bila ibili ez eta espero gabe bat-batean topatzen ditugun gauza positiboen esperoan ematen dugu bizitza. Besterik ez.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide