Duchennen irribarrea

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Urquijo Cela 2014ko eka. 15a, 07:33

Irrien lagunak garela esaten zuen batek, irriek irri gehiago eragiten dituztela beste batek eta benetako irri bakarra existitzen dela hirugarrengo batek. Duchennen irribarrea da azken hau eta ezaugarri jakin batzuk izanda, %10 batek soilik du hura imitatzearen gaitasuna, gainontzeko %90ak naturaltasunez aritzeko ohorea dauka.

Edonork izan beharko luke Duchenne irribarre bat jasotzeko eskubidea, eta trukean zer? Beste bat bueltan, besterik ez.  Egunero edozein txikitasunetik handitasunen bat ateratzen duzulako, tori.

Beste pertsona baten beharren aurrean zure zena ahaztu ere egiten duzulako, zuretzat. Zaren bereziaz ohartu ere egiten ez zarelako, jaso ezazu goxo bat. Zarena izateaz harro zaudelako, erraldoia eta algara. Milaka oparitu dituzulako irribarre xume hau jaso baino lehen, horra hor merezitakoa. Garai latzak benetan latzak direlako, zuentzako. Garai onak konpartitzeko daudelako, hona hemen.

Duchennek argi zeukan, irribarre zintzo bakarra dago, ezaugarri batzuekin, itxura bereziarekin, keinu bereizgarriekin. Irribarre bakarra, sentitzen dena da, mundura zabaltzen dena. Irribarreak kilometroak egin ditzake, hodeiak zeharkatu, mugatik harat, beraz, azken hau, zuretzat, bihotzez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide