Plazerrei so

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Urquijo Cela 2014ko ira. 18a, 00:00

Anedoniaz beteriko izakiak gara. Anedoniak traba bat dakar atzetik. Anedonia, plazerra sentitzeko ezintasuna da. Anedonia, norberaren baitan aurkitzen den gaitza da tamalez.

Martikorenak, plazerrei egin zien kantu, bere herrira itzultzeak ematen zion plazerari zehatz mehatz Plazerraren absentziak sufrimendua ekartzen ziola ahoskatzen zuen ozenki eta hiltzea presente izan zuela baieztatzen zuen hainbatetan.

Gizakiak, plazer iturri ezberdinak dituela aski jakina da. Ildoan, jakina da ere, emakumeen kasuan adibidez, funts horretarako bakarrik (ezer gutxi) sortutako organoak ere baditugula. Plazerra zoriontasunaren bitartez islatzeko abilezia garatzen joan gara denborarekin era automatiko batetan eta, askotan, existentziaren xede bilakatu ere.

Non aurkitu, zer nolako neurritan gozatu, zelan bideratu… ekuazio matematikorik ez, irizpide zehatzik ezta, esapide ezarriak, inoiz ez. Hori baino askoz bakunagoa da, egia esan. Baieztapen baten menpe dago gozamena. Simpletasunaren konplexutasunean dago koxka. Jaun andreok, gu gara plazerra, plazer konplexuegia batzuetan, alegia; baina plazerra hala ere, gu geu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide