Bizitzaz dakigun apurra

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Urquijo Cela 2015ko urr. 17a, 00:00

Tradizioz, bizitzaren zirrikitu guztien inguruan aritu gara hain zabala den terminoa murriztu nahian. Konplexutasuna sinpleegi bihurtzearen arriskuan erori eta jaiotzetik heriotzara doan denbora-bitarte moduan aurkeztu da sarritan bizitza. Gauzak ulertu ahal izateko, mugatzearen beharra sentitzea izan daiteke gizakion akatsetariko bat gaur egun.

Hala ere, ezer gutxi dakigu bizitzaz. Iraupena finkatzen saiatu ginen, bataz-besteko 80 urteko ibilaldiaz arituz. Gaur egun, jakin badakigu bizitzaren iraupena neurtzeko bidea hori ez dela. Honi lotuta, emakumeen bizi-itxaropena gizonezkoena baino luzeagoa dela argi daukagu. Zoritxarrez, gezurra dirudi egunerokotasunaren zertzeladak ikusita.

Bizitza, aurrera begiratuz egin beharreko bidaia omen dela entzun dugu betidanik, baina ulertu ahal izateko berriz, atzera begiratu behar momentu oro. Bizitzaren xedeaz ere aritu dira asko, garapen pertsonala lortzea, maitasuna besarkatu ahal izatea… pertsonalki, bizitzaren xedea, bizitzaren erritmora dantzatzea dela uste dut, bidai honetaz barre egin eta gauza guztien gainetik, BIZITZEA.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide