Zugzwanga xakeko jokaldia da. Posible den edozein mugimendu eginda egoera okerrago batera eramaten gaituen mugimendua da zugzwanga, galtzeko puntura iritsi arte. Zugzwanga ematen denean, onena, geldirik geratzea. Zugzwanga, besteen gainetik, mugimendu ausarta.
Geldirik egoteak batzuetan estankotasuna eta amore ematea dakar. Bestetan aldiz, gelditasunaren seinale bilakatzen dira behaketa eta hausnarketa. Xakeak bizitzarekin duen erkaketa nabaria izan da askorentzat, batzuetan aurrera joan ahala, atzera joateko aukera galdu egiten dugularik, esanguratsua dena defendatzen ikasiz. Jokoaren bukaeran, bizitzan ez bezala, jokaldi onak baino, akats gutxien batzen dituena izaten da irabazle.
Zenbat fitxa galdu zugzwang horren erruz, zenbat lauki aurreratu horren izenean. Zugzwang, hitz lasaia. Zugzwang, hitz pentsakorra. Zugzwang, hitz arriskutsua, ahoskatzen duzunerako gelditasun horretan sartu eta bertan geratzeko arriskuan zaudelako.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide