[IRITZIA] Nondik eta norantza?

Erabiltzailearen aurpegia Itziar Urquijo Cela 2019ko mai. 14a, 07:00

Argazkia: Kirikiño Aisialdi Taldea

Hezkuntza, herri batek duen tresnarik boteretsuena dela ongi daki pertsonak. Urtetan zehar moldatu eta etengabe eraldatzen doan fenomenoa izanda, inguruko hizketa eta eztabaidetan aurkitzen dugu nonahi. Azkenaldian, edozeinek du hezkuntzaren inguruko iritzia emateko gogoa eta geroz eta ulertezinagoak dira hezkuntzaren izenean egiten direnak.

Askok, eskola ikusten dute hezkuntzaren ikur, ahaztuta eskola ez dela betidanik existitu eta ez dela betirako existituko. Hau dena, beldurragatik gertatzen zaigu, gizakiak beldur baitio hezkuntza kontzeptu libreari. Baliteke gaur egun daukagun kontzepturik askeena izatea hezkuntza eta tamalez, burugogor ari gara hermetiko bilakatzen. Formaltasunez janzteaz gain, jerarkizazio bat ezarri nahi zaio eta hori gutxi balitz, normatibo izatera bultzatu. Hau dena, ikara ekiditeko egiten dugu, askatasun horren erantzukizuna saihesteko eta beste baten sorbaldetan uzteko gurea dena.

Askea den alorrari harresiak eraiki dizkiogu gure errubrikan kokatu ahal izateko. Inklusio hitzari zentzua kendu diogu integrazioa abian ipiniz, desberdina dena onartuz gure mugetatik harago. Argi dago:  hezkuntzak milaka aurpegi ditu, milaka hizkuntza, milaka kolore, milaka emozio, milaka aukera, milaka erabaki, milaka ezaugarri eta betetzen ez den helburu bakarra: hezitzea.

Hau dena zergatik? Noiz hasi ginen honetan eta norantza goaz? Erantzun errazik ez eta betiko dilema berdinera buelta: gaur egungo hezkuntza daukagu, daukagun gizarteagatik edo gaur egungo jendartea daukagu, daukagun hezkuntzagatik? Esan bezala, ebazpena ez da erraza, are gehiago, beharbada ez da ebazpenik planteamendu horretarako. Baina gauza bat argi dago, garrantzitsua dena bigarren plano batera pasa dugula inork esleitu ez digun botere batetaz baliatuz. Eta oker gaude, Freirek ongi azaldu zuen bezala inork ez duelako inor hezten, inor ez delako bakarrik hezten, denon artean hezten garelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide