KRONIKA

Bizkaiko II. Parapente Txapelketako antolatzaileen kronika

Erabiltzailearen aurpegia Ivan Castro 2022ko api. 20a, 21:45

Asteburuan egin zen txapelketa. / Iparair taldea

Aste Santuan lehiatu da Orozkon eta Itzela izan da.

Antolakuntzarekin arazoak izan eta gero, aurrera jarraitzea erabaki zen. Antolakuntzak eta 53 partaideak prest, eguraldi ona bakarrik faltan abiatzeko. Pilotuak Katalunia, Balentzia, Kantabria, Madril, Galizia eta Euskal Herri osotik urbildu ziren, Euskal Aire Kirol Federazioa, Bizkaiko Aire Kirol Federazioarekin bat, eta Orozko herriko Iparair Klubaren laguntzaz antolatuta. 

Osteguna entrenamendu eguna izan zen, eta beste 4 egunak probetarako.

Osteguna

Osteguna oso lainotuta eta euritan esnatu zen, eta astelehenerako ere euria aurreikusita zegoen. Beldurra dena trastera joan zitekeelako, jakitun ginen udaberriaren arriskuaz, baina eguraldi zoragarria izan dugu, astelehenean izan ezik. Eta hori aurreikusita proba bertan behera utzi eta sari banaketa egin zen Orozko plazan, Pedro Intxaurraga alkatearen laguntzaz, eta udaletxearen opari-sariak banatuta.

Ostegunean nahiz eta eguraldia kaskarra izan, arratsaldean pilotuek hegan egin zuten, nahi baino gutxiago hala ere.

Egunero irteera ate berdina jarri zen, Arrolako aireratze eremua, baina erradio handiarekin, horrela ingurutik altuera irabaztea lortzen ez zutenek segurtasunagatik ekialdera jo zezaketen eta han itxaron irteera ordua, lasterketan atzeratu gabe.

Ostirala

Ostiralean odeiak espero ziren 1300 metrora, justu zamarra baina nahikoa, atzera, hegoaldera hegan egiteko. Ipar ekialdeko 15-20km/orduko haizeak ere. 

Azkenean espero baino odei gutxiago eta 1200mko altuera. Odei bide polita sortu eta Txarlazora ondo iritsi ziren, gero Gorobel mendilerrotik hegan egiteko. Han haizea ipar mendebaldetik nahiko gogor aurkitu zuten, askotan itsasotik sartzen da eta aranek horrela bideratzen dute. 

Hala ere, txiri-txiri bidea egin zitekeen Urkatuaren Hatzaraino. Gero buelta eman, berriro Angulo portua gurutzatu kontran oraingoan, eta Aiaraldean baliza bat egin ostean, Urduñako mendatera hurbildu ziren. 

Han Txarlazoko Aintzinako ama berriro gurutzatu, eta haize asko zegoenez, kuleroak ikusi zizkioten. 

Azkeneko baliza Aiaraldean berriro eta Urduñara lurreratzea besterik ez zitzaien falta. Proba oso ona, erabaki desberdinak hartzeko aukerarekin eta puntu baju asko pilotuentzat, non altuera irabazteko haien hoberena eman behar izan zuten. 

Jon Iriartek irabazi zuen probaren 69,4km-ak 2 ordu eta 47 minututan tan eginda, Ben Empsoni, zeinek lideratu zuen gehiago, 10 minutuko tartea aterata. 

11 pilotu Golean, 2 parapente Sport eta Club bat, Jon Murillo. Askok azken zatia bete gabe geratu ziren, horien artean lideratzen joan ziren Mario Diego, Gorka Tornos eta Tino Gallart, 200m eskaz falta zitzaien azken menditxoa pasa eta helmugara iristeko. Azkena proban 3 ordu eta 35 minututan.

Larunbata

Larunbatean eguraldi hobeagoa, odei gutxi eta altuera gehiago hartzeko aukerarekin, baina ostiralekoa ikusita altuerak 1500m-koak izango zirela esaten zaie, berez, oso ondo dagoena gure inguruan. 

Iparraldeko haizeak baina zertxobait indartsuagoak baina kontuz arratsaldean, haize gogorrak espero ziren, kontutan eduki zirenak proba bera eta ordutegiak finkatzerakoan. 

Baliza hegoaldean, Unginon, gero Urkatuaren hatza, eta aurrera jarraitu Carboñilla Serra eta Peñako Mendiak igaroz. Vivanco de Menako baselizan baliza txikia, buelta emateko Urkatuaren Hatzaraino, baina oraingoan erradio handiarekin arriskuak ekiditeko haizea aurreikusita baino lehen sartzen bazen ere. Buelta Peña Mayorrera eta Gola Menako landetan. Azken tiki-taka hau estrategia eta bide desberdinak hartzeko aukera izan zezaten. 

Zelako indarra irratiz entzutean 1800m hartzen zituztela aireratze eremuaren sokairean. Golean 20 pilotu, 6 sport eta Jon Murillo berriro ere Clubean, oso ondo Jon. 

Jose Felix Hormaetxe eta Mario Diego gutxigatik baina ez ziren heldu, Tino Gallartek 2mko soberarekin lortu zuen. Juan Riquelmek oso linea ona eraman zuen aranetik eta lehena jarri zen, baina momentu batean geratu behar altuera irabazteko eta beste batzuk aurreratu zuten. 

Garailea Tino Gallart 57,3km ak 1:45 ordutan eginda, ez zituenak 1000 puntuak eraman oso gutxigatik, Mario Diegok aurrean eginadako zatian lapurtutakoak. Golean azkena 2 ordu eta 55 minututan. 

Bigarren proba honekin Ben Empson aurrena jarri zen eta Jon Iriarte bigarren 21 puntura besterik, oso interesgarri jartzen zen podiuma. Pena proba ez bidaltzea Briviesca aldera adibidez, baina Gol asko nahi ziren, haize gogorrak espero eta asko kostatako afari ederra itxaroten geneukan, musika bakarrik faltan ezkontzetan bezala egoteko, Okeluri Jatetxean, Bergantzan.

Igandea   

Igandea zirroz beteta altxatu zen eta 1000m-ko altuerak espero ziren Orozko inguruan, beraz proba arrunta jartzen zaie, bitan Oderiagara igo eta Arrolara jaitsi. 

Pilotuek ez zuten argi ikusten baina eguzkiaren laguntza txikiaz aranak oso ondo funtzionatzen du, eta Oderiagarainoko magala altuz joanez gero, dinamikan egin daiteke, bestela saihetsetan termika bilatu behar. 

Haize gogorrak arratsaldean aurreikusi ziren, pilotuek ohartu ziren Foehn odeiak agertzean kostaldean. Baina arana eta ingurua nahiko babestuta daude, eta Oderiagara igo beharreko bigarren aldia erradio handiarekin haren ihesaldia ekiditeko, arazo bakarra mendebaldean magalean zeozer urrun jarritako bi balizak, ez arriskuagatik, baizik eta haize indartsua kontran edukita askok lurrera joan zitezkelako. 

Starta betikoa, handia, gero baliza bat Kurtzegaineko menhirrean, buelta Arrolara, baina Santa Marina ermitara joan beharrik gabe, ondoren Oderiaga igotzeko. Gero jaitsi ia gasolindegiraino eta berriro Oderiagara erradio handiarekin orain. Aldiz, lehenago Urigoiti auzotik pasa behar, arazoa erabakitzea non lagundu magaleaz, Urigoiti egin baino lehen edo ondoren. 

Bukatzeko Laudioko baliza erradio handiarekin baina oso mendebaldean, Arrolako inguruetatik eraso zitekeena, gero helmugara, Orozko lurreratze ofizialera. 

Txapelketa osoko gertakari bakarra reportatuta, norbait zuhaitzetan, azkar ikusi zen ondo zegoela eta ez zuela txapelketan parte hartzen. 16 pilotu Golean, parapente sport bat eta beste bat club kategoriakoa, azken hau Victor Ibañez zen, bere lehenengo txapelketan parte hartzen zuena eta aurreko egunetan lurrera jaitsi zena udaberriko termikekin gustura ez egoteagatik, baina igandean astiro baina km-ak eta balizak egiten joan zen asko disfrutatuz. 

Askok mendebaldeko balizetan lurrera joan ziren, haizea kontran zegoen eta urrunegitik saiatu zirelako agian. Ben Empsonek bere momentuko taldekideak baino ez askoz bajuago ez zuen lortu, taldekideek bai ordea, bere parapentea pizkat zaharra dagoela dirudi. Pena ordurarte zoragarri egin zuelako. 

Juan Maizak proba guztia aurrean egin ostean, azken balizan baju geratu zen eta ez zuen lortu altuera irtetzeko lekurik. Bukaeran eta beste proba polit batean irabazle Tino Gallart suertatu zen, 51,5km-ak ordubete eta 44 minututan, azkena 3 ordu eta 20 minututan.

53 pilotu, askok urrunetik etorriak haien oporretan inguruaz gozatzera eta eguraldia lagun, arrakasta itzela. Tamalez giro gutxi herrian oporrak zirela eta. 

Pilotuek azken txostenak itxaroten baina aukera gehien zituenak Jon Iriarte zen, 3 egunetan Gol eginda eta lehenengoa irabaziz, baina baliza baten erradioa gaizki jarri zuen bere tresnerian eta Gola galdu eta Txapelketa ere. Pena bat baina gutxienekoa, oso ondo hagan eginda Takolo. 

Txapelketaren garailea oso ondo eginda egun guztietan Gorka Uribe bere Ozone Zenoarekin. Uri Txapeldun!

Azken emaitzak:

-CLUB:

1º JON MURILLO ARANETA
2º ASIER SANCHOYERTO MARTÍNEZ
3º VÍCTOR IBÁNEZ GUTIÉRREZ

-SPORT:

1º JON ARRUTI ALTUBE
2º ALEXANDER GUNDE HOFFMANN
3º URTZI AURREKOETXEA ALTUNA

-SERIAL:

1º GORKA URIBE ALDEKOA
2º GORKA TORNOS ZABALA
3º IÑIGO GABIRIA

-KLUBAK-TALDEAK:

1º LARRANO
2º OSTARGI
3º AIRETIK

-BIZKAIA:

1º GORKA URIBE ALDEKOA
2º JOSEBA SOBRON MENDIBIL
3º GORKA TORNOS ZABALA

-OPEN-OROKORRA:

1º GORKA URIBE ALDEKOA
2º TINO GALLART FERIA
3º JOSEBA SOBRON MENDIBIL

Zorionak irabazle guztieei! Baina batez ere Gorka Uriberi 3 egunetan eutsi eta kategoria Serial, Klubak-Taldeak, Bizkaiko Txapelketa eta Opena (Orokorra) eramatea lortu baitzuen.

OROZKO 2022---------GORKA URIBE TXAPELDUN 

Iparair Klubak Ane Intxaurraga, Iñigo Garcia, Luis Fernando Martinez, Marta Soto, Alejandro Valencia, Juan Andres Larrinaga, Pedro Zufia, Javi Gomez de Segura, Joseba Sobron eta Ivan Castro; Jordi Estaper, Aritz Cobos, Jone Sampedro eta Alfonso Araujo laguntzaileak; eta nola ez José Félix Hormaetxe haundiarekin; eskerrak eman nahi dizkie hurrengoei:

-Euskal Aire Kirol Federazioa.
-Bizkaiko Aire Kirol Federazioa.
-Orozko Udala.
-Chorizos Orozko Hermanos Valencia.
-Orozko Herria.
-Okeluri Jatetxea-Bergantza.
-Taberna Eneko-Orozko.
-Urdu Hegan Parapente Eskola.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide