Artziniegako gurasoak Hezkuntza sailburuordearekin bildu dira Lakuan

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Mendibil 2013ko ira. 10a, 14:28

Ostegunean Zaraobe ikastetxeko garraio arduradunak bertan ikasten duten Artziniegako ikasleen familiekin kontaktuan jarri ziren. Izan ere, ikasturte honetan ikasleek "La Union" autobusa hartu beharko dute ikastetxera joateko. 

Ostegunean Zaraobe ikastetxeko garraio arduradunak bertan ikasten duten Artziniegako ikasleen familiekin kontaktuan jarri ziren. Izan ere, ikasturte honetan ikasleek "La Union" autobusa hartu beharko dute ikastetxera joateko. 

Garraioaren baldintzak aldatzeko saiakeraren aurrean berehala erantzun dute Artziniegan. Ostiralean bilera egin zuten Artziniegako gurasoek Hezkuntz sailburuordearekin. Bildu zirenean ordezkariak esan zien uste zuela gurasoak uda aurretik zeudela jakinaren gainean. Eta, Hezkuntza Saila eta Diputazioak adostutako saiakuntza bat zela azaldu zieten.

Gurasoen ustez saiakuntza honek hainbat eragozpen ditu. Ikasleek Artziniega-Amurrio ibilbidea egiten duen autobusa hartu beharko lukete . Horrek ez lituzke ikastetxeraino eramango, gasolindegiraino baizik. Etxera bueltatzeko, klaseetatik lehenago ateratzen diren egunetan "La Union" enpresak autobus berezi bat jarriko luke, baina gainontzeko egunetan Gasteiztik datorrena hartu beharko lukete eta autobusa beteta etorriz gero ez lukete lekurik izango.

Artziniegako gurasoak guzti honen aurrean ezetza azaldu zuten. Momentuz, gauzak pasa den ikasturtean moduan egingo dituzte; ikasleak Zaraobe Ikastetxera Llantenokoekin batera joango dira autobusean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide