Arrakastatsuak izan dira aurten Arrankudiagako Jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ixone Mendibil 2013ko abu. 25a, 13:55

Julen Gorostizaga jai batzordeko kidearen ustetan jaiak oso ondo atera dira, espero baino hobeto atera dira. Aurten jaiak prestatzen apirilean hasi dira,  normalean beranduago hasten dira. 

Lehen egunean, marmitako lehiaketara 34 lapiko aurkeztu ziren , iaz baino gutxiago baina herrikoak izan dira partehartzaile gehienak.  Areta eta Ugaoko jendea ere etortzen da. Oso giro ona egon zen, Gorostizagak nabarmendu duenez.

Julen Gorostizaga jai batzordeko kidearen ustetan jaiak oso ondo atera dira, espero baino hobeto atera dira. Aurten jaiak prestatzen apirilean hasi dira,  normalean beranduago hasten dira. 

Lehen egunean, marmitako lehiaketara 34 lapiko aurkeztu ziren , iaz baino gutxiago baina herrikoak izan dira partehartzaile gehienak.  Areta eta Ugaoko jendea ere etortzen da. Oso giro ona egon zen, Gorostizagak nabarmendu duenez.

Aurten Andra MAri egunean formatua aldatu egin da; normalean arratsalderako kanpoko kontzertuak ekartzen dira baina oraingoan musika eskolakoek eman zuten kontzertua. Arrakastatsua izan zen, herriko umeek eta helduek parte hartzeak jende gehiago erakartzen du.

Nagusien eguna beti lez oso suabea izan zen, bazkaria eta arratsaldean dantzaldia.

Larunbatean umeen eguna izan zen. Gorostizagaren iritziz oso arrakastatsua izan zen. Eguraldi oso ona egin zuen eta Iberlandan umeentzako puzgarriak jarri ziren; oso leku aproposa da Iberlanda horretarako. Arratsaldean Xaibor Dj-a egon zen eta harrigarria izan zen, normalean jendeak ez du dantza egiten eta oso animatuta ibili zren denak.

Kofradian egunean elizako ataria jendez bete zen. Arrankudiagako kofradia librea da, mundu guztiak parte hartzen du; emakume, gizon, hemengoak zein kanpoak. Bazkaldu ondoren antzerkia egon zen eta arratsaldean kontzertu sorpresa;bertako  A gantxo y kutxillo taldea.

Berakatz eguna betiko ildotik joan zen. Odolosteak auzolanean egin ziren eta dena agortu egin zen. KOntzertuetan jendetza bildu zen, esate baterako; En Tol Sarmiento taldekoek esan zuten ez zekitela nora zetozen eta plaza beteta ikustean harritu egin zirela.

Gorostizagaren arabera, orokorrean parte hartzea oso ona izan da. Jaiak jendearen parte hartzean oinarritzen dira.

 

Jaien balorazio zehatza irailean egingo dute, jai batzordea bilduko da limatu daitezkeen gauzak egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide