Uda honetan marka guztiak hautsi dira Ellakuriko udako igerilekuetan, inoiz baino jende gehiago bertaratu da. Esate baterako, Uztailaren 11an 1300 pertsona inguru hurbildu ziren. Hau dela eta, hara igeri egitera joan direnek zailtasunak izan dituzte praktikatzeko.
PPk azken plenoan igeriketarako kaleak jartzeko eskaera egin zuen. Gaia aztertu egin da igerilekuak kudeatzen dituen enpresarekin eta jarri egingo dira kaleak erdialdean. Horrek, bateragarri egingo ditu igeriketa eta aisia.
Aurten, beste aldaketa bat ere izan da igerilekuetan. Komunen guneko atzeko atea taberna dagoen aldetik zabaldu da, bertan aparkatzen dutenen sarrera hobetzeko.