Heldu da Berakatz eguna eta honekin batera jaiak bukatuko dira. Arratsaldeko 17:00etan futbol partidu mistoa egongo da iberlandan, “goikoak behekoen kontra” . Ondoren beste partidu batzu izango dira, baina oraingoan eskupilota partiduak 19:00etan frontoian.
Festetako azken egun honetan ohikoa denez odolosteak afaltzen dira herriko tabernetan.
Kontzertuak
Gauean hainbat kontzertu egongo dira herriko plazan. “En tol sarmiento”, “Vendetta” eta “Garilak 26” taldeez gozatzeko aukera izango dute hara hurbiltzen diren guztiek.
Gauari eta jaiei bukaera emateko berakatz zopa dastatu ahal izango dute goizeko 5:00etan parrandan jarraitzen dutenek.