Gobernu ordezkariak Espainiar bandera udaletxean ipintzeko agindua eman du. Bandera horrek ez du Arrankudiaga-Zolloko herritarren gehiengoak sentitzen duena adierazten eta bandera inposatzeak ez du errespetatzen auzokideen gehiengoaren sentimendua. Hau dela eta, Arrankudiaga-Zolloko herritarrek, lege injustu eta inposatzaile honen aurrean, Ikurriñari omenaldia egingo diote igande honetan.
Goizeko 11:30ean umeentzako tailerrak egongo dira eta ondoren,12.30ean udaletxean, ikurriñaren altxatzea egingo da. Honen ostean, herriko plazan, agintariaren dantza eta Espainiar bandera jartzearen kontrako adierazpenaren irakurketa egingo dira.
Bukatzeko,13:30ean, herrian zehar triki-poteoa egongo da.
Udaletxeak, herritar guztiak gonbidatzen ditu balkoian ikurriña jartzera.