Iratxe,
Beti hain alai, langile, borrokalari... Apymca-n teknikari gisa sartu zinenean, buelta eman zenion guztiari, eta izena ere aldatu zenion: Izan Amurrio, guztiok tokia dugun elkartea.
Sei urtez egon zinen bertan borrokan, eta asko borrokatu zenuen. Guztia helburu bakar batekin; denda txikiari bere lekua ematea. Mila bilera, proposamenak, kanpainak, barreak... baina, batez ere, izugarrizko lana. Plazer eta zortea izan da zu ontzi honen gidari izatea.
Zure estilo paregabeaz gain, zutaz ezer azpimarratzekotan, zure neurritasuna, positibismoa, laguntasuna eta energia dira zure ezaugarri. Baina, batez ere, eta gauza guztien gainetik, zure borrokarako grina. Azkeneraino eutsi diozu borrokari; bizitzaren aldeko eta gaixotasun honen aurkako borrokari. Eredu bat zara gu guztiontzat.
Irribarre handienarekin gogoratuko zaitugu. Beti izango zara gure parte. Eskerrik asko bihotzez!