IRITZIA

Fck Sele

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Cuadra 2021ko uzt. 5a, 07:00

Ikama ikasle antolakundeak unibertsitatera sartzeko ebaluazioan egindako ekimenaren irudia. / Ikama

Uztaileko selektibitateko bigarren deialdia gainean dugun honetan, beste behin ere, ekainean bezala, milaka ikasle ikasmahaietan ileetatik tiraka, itota. 

Selektibitatearen aurreko egun hauetan ikasteko -edo eduki guztia ezer ulertu gabe irensteko- geratzen zaigun denbora kalkulatzen dugu agobiatuta, badakigulako egun gutxi barru ditugun azterketetan gure etorkizuna jokoan dagoela eta nota batean neurtuak izango garela, beste ezerk axola gabe.

Pandemiak aurtengo ikasturtea bereziki zaila izatea ekarri du, aurreko urteko konfinamendua eta ikasturte honetan zehar bizi behar izandako beste batzuk, baliabide falta ikastetxeetan, ratioak jaitsi ez izana, kontrol soziala areagotzea… Eta honen aurrean azterketetan bi ereduren arteko ariketak hautatzeko aukera ematen zaigu, honekin arazoa konponduko balitz bezala eta gainera fabore bat egiten digutela eta eskertuta egon behar garela ematen du. 

Baina ez, ez dugu ezer eskertzeko. Selektibitate madarikatua egungo hezkuntza sistema agortuta dagoelako beste adibide bat, eta beste behin ere agerian geratzen da ikasleon bizitzak ez direla erdigunean jartzen. 

Eta selektibitatea bezala, alderdi pedagogikotik guztiz zentzugabea da Ipar Euskal Herriko ikasleek duela egun gutxi batzuk egin behar izan duten Baxoa azterketa. Azterketa frantsesez egitera behartuak daude, haien euskaraz ikasi nahi izatearen eskupidea ukatuz, eta gainera ikasketak euskaraz jarraitzeko erreztasunik ez zaie jartzen. Hezkuntza sistemak Frantziako eta Espainiako estatuen mesedera daudelako adibidea.

Aurtengoan, zenbait ikaslek Baxoa euskaraz aldarrikatu eta filosofiako azterketa euskaraz idatzi dute. Eta bestelako hezkuntza eredu bat posible dela badakigulako, guk ere ozen diogu: FCK SELE eta gora ikasleon borroka!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide