Egibide Jesus Obrero 0 - 3 Izarobe

Erabiltzailearen aurpegia Izarobe 2013ko urr. 22a, 13:00

Partidu erraza Izaroberentzat asteburu honetan. Ligako azken tokian dagoen Egibide Jesus Obreroren aurka jolastu behar zuen, eta 0 - 3 irabazi zuen.

Esan bezala erraz irabazi zuten Amurriokoek, partidu lasai izan zuten. Deskantsuan 0 - 2 irabazten aurkitu ziren, Aitor eta Jose Albertoren golekin. Egibide saiatu zen partiduari buelta ematen eta bigarren parte ia osoa atezain-jokalaria erabiltzen aritu zen. Izarobek ondo defenditu zuen eta Aitor baloi bat berrezkuratu zuen eta atezaina bere lekuz kanpo egoteaz baliatu zen 0 - 3koa egiteko.

Aukera gehiago izan zituen Izarobek markagailuan diferentzia handitzeko, baina asko kostatzen zaio taldeari gol egitea. Aipatzeko ere azken minutuetan Egibidek aukerak izan zituela markagailua estutzeko, baina azkenean Victor atezaina bere atea hutsean mantentzea lortu zuen.

 

Betiko moduan hemen dituzue beste partiduen emaitzak eta sailkapena:

 

ETXEZARRA F.S. DE VITORIA, C.D 0 - 5 BAR AMAPOLA

EGIBIDE JESÚS OBRERO 0 - 3 IZAROBE A.D.C.

BAGITUXAK C.F. 3 - 1 ESKORIATZA K.E. ''B''

URBELTZ KAFE F.K.T. 1 - 4 MAKOAK DE VITORIA, C.D.F.S.

AMURRIOKO BABILONIA F.K.T. - UXOA F.S.C.D. ''B''

URIZAR-BUSKATIAK ''A'' 0 - 5 S.D. OKETA-TELE ANTENA

CLINICA DENTAL ARITZA MATE-KIZKI 2 - 2 ARCADA EN LA GRADA C.D. F.S.

 

 

Pos                     Izena                                     Puntuak

1                     BAR AMAPOLA                              15

2 BAGITUXAK C.F.                                                13

3 MAKOAK DE VITORIA, C.D.F.S.                           12

4 ESKORIATZA K.E. "B"                                        10

5 ARCADA EN LA GRADA C.D. F.S.                         9

6 IZAROBE A.D.C. 5                                             9

7 S.D. OKETA-TELE ANTENA                                9

8 UXOA F.S.C.D. "B"                                            7*

9 CLINICA DENTAL ARITZA MATE-KIZKI                 4

10 ETXEZARRA F.S. DE VITORIA, C.D                    4

11 AMURRIOKO BABILONIA F.K.T.                         3*

12 URBELTZ KAFE F.K.T. 5                                   1

13 URIZAR-BUSKATIAK "A"                                   0

14 EGIBIDE JESÚS OBRERO                                  0

 

*Partidu bat gutxiago jolastu dute

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide