Babilonia 3 - 4 Izarobe (Bideo-laburpena)

Erabiltzailearen aurpegia Izarobe 2013ko urr. 8a, 11:36

Amurrioko bigarren derbia Izarobek eraman zuen, hori bai, azken segunduraino borrokatuz. Garaipenaren gola 30 segundu faltan sartu zuen Aitorrek, ta honi esker 3 puntuak Izarobek eskuratu zituen.

Partidua irekia izan zen, aginte argirik gabe. Bi taldeak oso ondo jolastu zuten eta partidu polita eskaini zioten gerturatu zen jendeari. Markagailuan Izarobe aurreratu zen Ivanek sartutako golari esker, baina Babiloniak Alainek eta Ikerek sartu zituzten golekin buelta eman zion. Aitorrek Izaroberen berdinketa egin zuen, jarraian berriro Alainek 3-2koa egin zuelarik. Xantak korner bat aprobetxatu zuen berriro berdinketa jartzeko. Eta azkenik, 30 segundu falta zirela, Aitorrek berriro ere, presio on bat eginez baloia berrezkuratu eta garaipenaren gola sartu zuen.

Aipatzekoa ere epailearen lana, nahiz eta emaitzan eraginik ez zuen izan, aipatu behar da bere maila oso kaxkarra izan zela.

Azpian bideo-laburpena ikusteko aukera daukazue.

Bestalde, hemen duzue beste taldeen emaitzak eta sailkapena:

 

ETXEZARRA F.S. DE VITORIA, C.D 1 - 5 BAGITUXAK C.F.

EGIBIDE JESÚS OBRERO 0 - 1 S.D. OKETA-TELE ANTENA

AMURRIOKO BABILONIA F.K.T. 3 - 4 IZAROBE A.D.C.

UXOA F.S.C.D. ''B'' 1 - 1 ARCADA EN LA GRADA C.D. F.S.

URBELTZ KAFE F.K.T. 0 - 0 ESKORIATZA K.E. ''B''

URIZAR-BUSKATIAK ''A'' 2 - 5 BAR AMAPOLA

CLINICA DENTAL ARITZA MATE-KIZKI 0 - 2 MAKOAK DE VITORIA, C.D.F.S.

 

Pos       Izena Puntuak 

1 BAGITUXAK C.F. 9

2 BAR AMAPOLA 9

3 ESKORIATZA K.E. "B" 7

4 IZAROBE A.D.C. 6

5 MAKOAK DE VITORIA, C.D.F.S. 6

6 S.D. OKETA-TELE ANTENA 6

7 ARCADA EN LA GRADA C.D. F.S. 5

8 UXOA F.S.C.D. "B" 4

9 ETXEZARRA F.S. DE VITORIA, C.D 4

10 AMURRIOKO BABILONIA F.K.T. 2

11 URBELTZ KAFE F.K.T. 1

12 CLINICA DENTAL ARITZA MATE-KIZKI 0

13 URIZAR-BUSKATIAK "A" 0

14 EGIBIDE JESÚS OBRERO 0

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide