Arkada 4 - 2 Izarobe (Bideo-laburpena)

Erabiltzailearen aurpegia Izarobe 2013ko urr. 1a, 17:26

Asteburu honetan ligako 2. jardunaldia jokatu da, eta denetarik egon da gure taldeen artean.

Izarobe eta Arkada elkarren artean jolastu zuten, eta azken urteotan gertatu den moduan puntuak Arkadaren alde erori ziren.

Partiduaren lehen zatian Izarobe izan zen agintea hartu zuena, aukerak sortuz, baina aukerak ez zituen aprobetxatu eta sorte txarreko bi jokaldien erruz deskantsura 2-2 heldu ziren. Bigarren zatian Izarobe behera etorri zen eta Arkada jakin zuen horretaz baliatzen 3-2 jartzeko. Azken gola Izarobek atezaina jokalari moduan atera zuenean etorri zen, partidua berdintzeko intentzioaz arriskua hartzea erabaki ondoren.

Arkadaren golak Pablo, Jonan eta bi Erlantz sartu zituzten, Izaroberen aldetik Gabiña eta Ivan izan ziren golegileak.

Bideoan partiduaren laburpen txiki bat ikusteko aukera duzue.

Bestalde, ona hemen gure beste taldeen emaitzak eta sailkapena:

 

ETXEZARRA F.S. DE VITORIA, C.D 1 - 1 AMURRIOKO BABILONIA F.K.T.

ESKORIATZA K.E. ''B'' 2 - 1 URIZAR-BUSKATIAK ''A''

BAR AMAPOLA 4 - 3 CLINICA DENTAL ARITZA MATE-KIZKI

BAGITUXAK C.F. 3 - 1 URBELTZ KAFE F.K.T.

S.D. OKETA-TELE ANTENA 7 - 3 UXOA F.S.C.D. ''B''

MAKOAK DE VITORIA, C.D.F.S. 5 - 0 EGIBIDE JESÚS OBRERO

ARCADA EN LA GRADA C.D. F.S. 4 - 2 IZAROBE A.D.C.

 

 

Pos   Taldea                                                 Puntuak

1 BAR AMAPOLA 6

2 ESKORIATZA K.E. "B" 6

3 BAGITUXAK C.F. 6

4 ETXEZARRA F.S. DE VITORIA, C.D 4

5 ARCADA EN LA GRADA C.D. F.S. 4

6 IZAROBE A.D.C. 3

7 UXOA F.S.C.D. "B" 3

8 S.D. OKETA-TELE ANTENA 3

9 MAKOAK DE VITORIA, C.D.F.S. 3

10 AMURRIOKO BABILONIA F.K.T. 2

11 URIZAR-BUSKATIAK "A" 0

12 URBELTZ KAFE F.K.T. 0

13 CLINICA DENTAL ARITZA MATE-KIZKI 0

14 EGIBIDE JESÚS OBRERO 0

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide