Gomez jeneralaren espedizioa

Erabiltzailearen aurpegia Jabi Aspuru 2014ko mar. 31a, 09:16

Karlistadetan Euskal Herriko herri gehienak karlisten aldeko agertu ziren, hiriburuetan izan ezik, herrietan errez mugitzen ziren soldaduak eta herrien laguntza eta babesa lortu zuten Euskal Herri osoan. Gainontzeko Iberiar Penintsulako tokietan, berriz, esparru zehatz batzuetan izan ezik (Katalunia, eta Andalutzia aldean ), karlistek ez zuten lortu beraienganako aldekotasuna. Urteak pasa ahala egoera bideraezina bihurtu zen, gudako urteak luzatu ziren eta aurrerapausorik ez Euskal Herritik kanpo. Egoera hau eraldatzeko sortu ziren espedizioak. Espedizio asko irten ziren, baina famatuena eta interesgarriena Gomez Jeneralarena izan zen. Gomez militar andaluziarra zen baina urte askotan Zumalakarregirekin ibili zen ondoko laguntzailea bezala.

Gomezen espedizioa 2700 soldaduk eta 180 zaldik osatzen zuten, eta 1836ko Ekainaren 26an goizeko 2etan, Amurriotik atera ziren, Arespalditzatik, Kexaatik, Maroñotik ,Salbantonetik eta Aroko pasabidetik Quincocesera heldu ziren hurrengo egunean, han zeundelarik Esparteroren aldekoak atera ziren eta lehenengo borroka suertatu zen. Espedizioa Galizaraino heldu zen Asturias zeharkatuz, hortik Palentziatik Albaceteraino gurutzatu zen, Madrid saihestuz, eta gero Cordoba , Caceres , Cadizeraino heldu ziren hiru hilabete igaro ondoren, zenbait ezbehar gaindituz. Nonbait espedizioa handitu zen 5000 soldaduetara helduz. Itzulerako ibilbidea iparralderantz zuzena izan zen, Madrid saihestuz berriro. Urte horretako abenduaren 20 Urduñara heldu eta bukatu zen espedizioa , 3200 soldadu eta 600 zaldirekin hainbat gorabehera sufritu ondoren.

Espedizio hau famatua izan zen, baina ez zuen lortu gudaren bukaera aldatzea. Gomez jeneralak ez zuen onartu Bergarako ituna, Frantziara ihes egin zuen eta 1849 urtean hil zen Bordelen pobreziaren ondorioz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide