Aiara, Aiara bailara, Aiara udalerria, Aiara koadrila, Aiarerria, izen gatazkatsua eta korapilatsua, izaera ezberdina duten entitateak, izen berdina erabiltzearen ondorioa da . Eta, gainera, zer egiten dugu eskualde berean dagoen Urduña hiriarekin? Eta Orozkorekin? Artziniega ere sartzen da, kili-kolo. Eta Nerbioigoiena? problematikoa ere, Artziniega eta Okondo Kadaguako isurialdean daudelako.
Euskarazko Aiaraldea izena behar bada da aproposena, bere indarra mugagabea izatean datza. Aiaraerria izen jatorrizkoena da, Saraubeko zelaian biltzen ziren 36 herriko ordezkarien batzarraren eremua da. Gaur egun oraindik geratzen dira izaera horren bi hondarrak : “Salvada Mendilerroako Ermandadeko Junta” bat eta testamentua egiteko Aiarako Forua indarrean dagoen eremua bestea.
Aiaraldeko mugen zehastazun falta eta nahasmena ez da gaurkoa, Lehenengo Karlistadaren ondoren, 1848 urtean, Madoz historialari iruinarrak, Hiztegi geografiko-estatistiko-historikoa atera zuen herrialdeka eta Arabakoan aiaraldeko nahasmena aipatzen du, Urduña hiria sartuz. Horregatik, F. Coelloren Arabako mapan Urduña hiriko planua agertzen da.
Bestalde, Esparteroren garaian 1843 urteko Maiatzaren 16tik Irailaren 6ra arte Madrileko errege-aginduz Urduña Araban sartu zuten, Laudio eta Okondo Bizkaira pasatuaz.
Herritarrek ez zuten onartu inon, eta Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiek ere ez, eta adostu zuten foru-baimena aplikatzea. Madrili ez zitzaion beste aukerarik geratu atzera egitea baino.