Agur, ongi etorri San Anton

Erabiltzailearen aurpegia Jabi Aspuru 2015ko urt. 24a, 00:00

Hormigoizko 52 metro kubikokoa da , Amurrioko San Anton Baselizaren aurrean, joan den larogei hamarkadan, eraiki zuten hormigoizko 33 zutabeen kubikazioa. San Anton Baselizaren aurrean Armuruko Batzarrak biltzen ziren, hor dago Amurrioren jatorria. Amurrioko herritarrei, hiru hamarkadetan zehar, lapurtu digute gure ondare historiko zaharrenaren ikuspegi politena, hormigoiz estalita.

Zorionez, laster botako dute eta sortuko dute beste eraikin berri bat, arinago espero dezagun. Krisialdi garaian sortu da berrikuntza hau,eta hori oztopo baino, aukera bihurtu daiteke. Bazen garaia. Ia animatzen diren eta garai berean sortutako beste astakeri urbanistikoa konpontzen duten; hor dago Urrutia Jauregia berdin, ezkutatu eta estalia.


Astakeriak ez dira bakarrik Amurrion izan. 1846 urtean “Revista pintoresca de la provincias bascongadas, adornada con vistas, paisajes y edificios notables” argitaratu zen, eta Aiaraldeko hiru tokiren irudiak agertzen dira, Julio Lambla alemaniarrak egindakoak. Irudietako batean aipatutako Amurrioko Urrutia jauregia. Bestean, Laudioko Katuxako zubia eta dorretxea. Eraikin historiko hori larogei hamarkadan eraitsi zuten, uholdearen arriskuen aitzakiaz. Ez zegoen beste aukerarik bota baino?

Urduñako ikuspegi orokor bat, baina, zorionez libratu da eta hor dugu alde zahar historikoa disfrutatzeko, Artziniegako eta Orozkokoarekin batera Aiaraldean geratzen zaigun bakarra dena. Gorde ditzagun.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide