SOSLAIA

Eskerrik asko aita eta aitite

Erabiltzailearen aurpegia Jabi Aspuru 2021ko api. 14a, 07:17

Felipe Aspururen argazkia. / Aspuru familia

Apirilaren 12an hil zen Felipe Aspuru Txabarri. Familian hurrengo hitzekin omendu, gogoratu eta agurtu dugu.

Kaixo aita eta aitite:

Kexaan jaio zinen ondarerik gabeko familia apal batean, gabezi ugariko garaian. Handik gutxira gerra heldu zen eta umea zinela, ebakuatua behar izan zinen. Ama zein anaiekin Frantzian errefuxiatu zineten. Bitartean, anai nagusia galdu zenuten gerran.

Itzuleran Salmantonera jo zenuten, baserria alokatuta eta eskasia sufrituta. Batzuetan kontatu zenigun ehizatzera joan behar izan zela aitona zerbait jan ahal izateko. Artzain izan zinen Salbada mendilerroan.

Oso gazte zinenean, morroi lanak egin behar izan zenituen bizirauteko. Aitonarekin lan egin zenuen Aiarako bide eta errepidetan. Igeltsero familia zarete, hiru anaik zuon etxea eraiki zenuten Larraben eta han osatu zenuten familia amama Feliparekin batera. Zure gurasoak hartzeko beharra izan zenuen, etxegabetuak izan zirenean, hitz hori ezaguna ez zenean.

Amurrioko lehenengo blokezko eraikuntzetan aritu zinen. Hain zuzen, duela gutxi desagertu dira gasolindegiko hesiak, zuk lagundu zenuenak egiten.
Zure lan bizitzako amaiera ez zen erraza izan. Beti egon dira krisialdiak, baina, hala ere, apaltasunetik eta lanetik eman zenigun zenuen guztia.

Bizitza luzea eta betegarria izan duzu zure ingurukoetatik gertu. Gure artean geratzen dira zure paseoen oroimena motorrean, errekaduak egiteko, zure lanak baratzan, zure irmotasuna eta zure ideien konbentzimendua.

Familia gizona izan zara, guztiontzat berdina, eta azken unera arte borrokatu zinen gaixotasunarekin. Pandemiari eutsi zenion sutondotik.

Eskerrik asko aita eta aitite, eredu izan zara, beti izango zaitugu adibide moduan eta ez zaitugu ahaztuko. Familia osoa gaude eskertuta eman diguzun guztiagatik.

Ah, eta zure azken nahia, txapela buruan, bete dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide