Zein nolako lana geratzen zaigun oraindik hiztun euskaldunen eskubideen arloan

Erabiltzailearen aurpegia Jabi Asurmendi 2015ko api. 24a, 13:53

Aurreko egunean,  kultur eskaintza bidali ziguten Arakaldoko Udaletxera, gaztelera hutsez, beraz, epostaz "ez dut ulertzen gazteleraz, euskaraz, mesedez" erantzun nien. Biharamunean, nik espero nuen euskaraz ez bidaltzearren betiko aitzaki bat gaztelera hutsez bidali izana justifikatzeko. Baina, jaso nuen erantzunak pentsarazi zidan zenbat aldatu behar den herri honen elebakarren mentalitatea euskaldunen hizkuntza eskubideak urratu ez daitezen. Enpresa edo pertsona horri erantzutea baztertu dut, ez dudalako inora ez iristeko eztabaida amaigabe batean sartzeko gogorik, baina bere erantzuna eta nire iruzkinak bai publikoki partekatu nahi ditudala, zoritxarrez, ez delako horrelako iritziak dituen pertsona bakarra.

 
Hau da jaso nuen erantzuna eta letra etzanez nire erantzunak:

HOLA DE NUEVO JAVI:

Enpresak bidalitako proposamena Interneten kanpaina biral bat egiteko zen Arakaldo ezagutarazteko, baina lagun honek ez daki Interneten letra larriz idaztea ez dela hezibide onekoa Interneten, gainera, nire izena Jabi da, horrela zetorren nire epostan, ez Javi.

Con respecto a tu respuesta a mi correo, me gustaría comentarte algún detalle:

Aunque se hace difícil, no me lo quiero tomar como tal, pero me ha parecido una falta de respeto y de educación, que a un correo que te llega en castellano, lo respondas en euskera, cuando tanto una como otra es lengua oficial. No me tengo que justificar y menos ante ti por no saber euskera, pero el hecho de no saberlo, no me hace ciudadano de segunda en mi país, ¿Acaso soy menos vasco que el que lo sepa? ¿O es que hay que tener una determinada ideología para serlo?

Alegia, gaztelera hutsez iristen den eposta bat ez da batere errespetu eta begirune falta, berriz ere gaztelera hutsez erantzutea ez da errespetu eta heziketa eza, baina nik euskara hutsez erantzuten badut, errespetu eta heziketa eza da. Zuk onartzen duzun moduan biak dira ofizialak, baina ez duzu inolako lotsarik zure gazteleradun eskubideak defendatzeko nire euskaradun eskubide guztiak zapalduta.

Bai jauna, ni bezain euskal herritarra zara, jakina, baina gauza bat garbi dago, nirekin euskaraz edo gazteleraz komunikatu nahi dutenen eskubideak errespetatzeko gauza naiz euskaraz eta gazteleraz komunikatzeko gauza naizelako eta zu ez. Benetako gizarte elebidun batean, guztiok elebidunak izango bagina, nahi duenak euskaraz eta nahi duenak erderaz hitz egingo luke hori da hiztun guztien eskubideak errespetatzea.

Ideologia diñozu??!! "Ez dut gazteleraz ulertzen, euskaraz, mesedez" non aipatu dut nik ideologia bat konturatu barik? Ez da izango zuk zeuk lotzen duzula euskara ideologiaren batekin? Nik nire mezuan ez dut inondik ere ideologiarik aipatu, portzierto "Bilboko Konpartsak" ere ez ditut aipatu badaezbada ere...

Me dices que no entiendes el castellano, es cuando menos una falsedad. Y si fuera cierto, (cosa que aun seria mas grave) no estarías facultado para ocupar el cargo que ocupas en el ayuntamiento porque te recuerdo que las dos son lenguas oficiales y lo mismo hay que saber una como la otra. Por eso digo lo de grave por estar donde estas nada mas.

Bai, horrela da, badakit euskaraz, gazteleraz, ingelesez moldatzen naiz eta frantsesa ere ikasteko asmoa daukat. Hori bai, oso larria iruditzen zaizu bi hizkuntzak ofizialak izanda soilik euskara jakitea, baina ez zaizu batere larria iruditzen hainbat eta hainbat ordezkari publikok gaztelera edo frantsesa baino ez dakitela eta ez dutela euskaraz ikasteko inolako asmorik bere kargua eta lana betetzeko, hor ez dago arazorik, hori bai, euskara soilik jakinda oso larria da eta nire lana eta karguaren ardura ezin dut bete, gaztelera soilik jakinda, bai, ordea.

Ez nekien nik hizkuntza gehiago jakiteak ezeztatzen zituela nire hezkuntza eskubideak euskaldun legez. Gazteleraz dakidanez, ez dut euskaraz komunikatzeko eskubiderik, zuk, ordea, gazteleraz baino ez dakizunez, eskubide osoa daukazu gazteleraz komunikatzeko euskaldunen hizkuntza eskubideen gainetik. Barkatuko didazu baina administrazio publiko batera zuzentzen den eskaintza edo komunikazio bat elebidunez egotea eta nik horrela exijitzea gutxienekoa iruditzen zait.

Zuretzat errespetu falta handia izan da euskaraz soilik erantzutea eta "ez dakit gazteleraz, euskaraz mesedez adierazpena", baina zenbat aldiz entzun behar dugun euskaraz bizi nahi dugunok, "Je ne parle pas Basque, en français se il vous plaît"/ "No hablo euskera, en castellano por favor".

Y hablando de tu cargo, me gustaría recordarte que estas en un cargo publico, que te debes al pueblo, y que lo que tienes que hacer es trabajar para el. Si te llega una oferta, no es a titulo personal, es como representante del pueblo, en este caso del pueblo de Arakaldo y no puedes desestimarla solo porque se te haya presentado en castellano.
 
Bereziki horretan ahalegintzen ari naiz, izan ere, gure herrian antolatu ziren jardunaldi parte-hartzaile batzuetan hurrengo 8 urteetarako ekintza plana diseinatzeko, herri euskaldunago bat eskatu zuten herritarrek.

No es buen producto, es muy caro, en este momento no necesitamos nada parecido a lo que nos propones etc., serian las respuestas adecuadas, para desestimar mi oferta. Espero (y te lo digo de verdad) estar totalmente equivocado, pero con lo que  me has escrito en tu contestación,   das a entender, que como no entiendes el castellano no has valorado la oferta. ¿Y si fuera algo de verdad interesante y ventajoso para el pueblo? ¿que derecho tienes tu a desestimarla, por no estar presentada en euskera?

Arestian esan dudan bezala, administrazio publiko batera bidaltzen den eskaintza bat euskaraz edo elebidunez egotea ez da hainbeste eskatzea, ezta. Enpresa askok ez badute euskaraz edo elebidunez beren dokumentuak, eskaintzak, fakturak edo aurrekontuak bidaltzen, administrazio publikoetako ordezkariok eta funtzionariok hasi beharko gara hori exigitzen, bestela jai daukagu eta ez dugu aurrerapausorik emango.

Me parece un hecho muy grave tu actuación, y espero que para un futuro cambies tu manera de proceder. Y apelando a tu educación que seguro que la tienes, te pediría que si tuvieras algo que contestarme a este escrito, lo hicieras en castellano (que seguro que sabes) mas que nada para que podamos dialogar y entendernos, porque yo si que desgraciadamente no se euskera
 
Niri oso larria iruditzen zait zure erantzuna, zure jarrera, eta ikustea zuk bezalako jende askori bost axola diote hiztun euskaldunen eskubideek. Ez dut nire jarrera aldatzeko inolako asmorik, kontrakoa ere, hau bezalako mezuek eta jarrerek ulertarazten didate zein nolako lana geratzen zaigun oraindik hiztun euskaldunen eskubideen arloan, oinarrizkoa izan beharko zen zerbait defendatzeko, euskara ofiziala den eremu batean euskaraz bizi ahal izateko eta jakina zer esanik ez oraindik ofiziala ez den eremu euskaldunetan.
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide