Atzo arratsaldez, herri bazkariaren ostean, amaitu ziren aurtengo Arakaldoko jaiak. Jai batzordetik eta Udaletxetik oso pozik gaude amaitu berri diren jai hauekin. Beti daude gauzak hobetzeko, baina orokorrean bai jaietan parte hartu duten arakaldarrek zein Arakaldora hurbildu diren beste auzokideek primeran pasatu dutela adierazi digute. Jai politak izan dira, benetan. Baina batez ere, azpimarratu nahiko nuke jai hautako parte hartzea, izugarria izan da, harrituta gaude oraindik hainbeste jende eta hainbeste lan egiten ikusitakoan, pozik, umore onean eta eskuzabaltasun osoz. Bai eta stress momentuetan ere, eliza apaintzen, txosnako txandak egiten, bokatak eta pintxoak sukaldatzen, odolosteak eta txokolatea egiten, txapelketak antolatzen, herri bazkaria prestatzen, antolakuntzan eta batzarretan ekarpenak egiten, ideiak ematen... Izugarria izan da. Beraz, benetan mila-mila esker arakaldar guztiei eta kanpotik ere laguntzera hurbildu zineten guztiei gozarazi dizkiguzuen jai hauengatik.