Azken garai honetan, Europako eta Euskal Herriko webgune ezberdinetan cookiei buruzko jakinarazpenak agertzen hasi dira. Jakinarazpen horietan, webgunean nabigatzen jarraituz gero, kontrakoa esan ezean, webgune horrek erabiltzen dituen cookiak onartzen dituela azaltzen zaie erabiltzaileei. Honetaz gain, webgunearen cookie politikari buruzko informazioa ikusteko aukera ematen da lotura baten bitartez.
Webgunean nabigatzen jarraituz gero edo erabiltzaile bera sartzen den hurrengo aldietan, jakinarazpena desagertzen da, eta erabiltzaileak ezetz esan ez badu, webgunearen cookiak hortik aurrera onartu dituela ulertzen da.
Cookiak eta cookie motak
Cookiak hainbat webgunek erabiltzailearen ordenagailuan gordetzen dituzten informazio fitxategiak dira. Webgune askotan zerbitzu ezberdinak eskaintzeko ezinbesteko tresnak dira cookiak. Besteak beste, cookien bitartez, webguneak erabiltzailearen lehentasunak gorde ditzake eta eskaintzen duen zerbitzua hobetzeko erabil ditzake.
Cookie motak sailkatzeko irizpide ezberdinak erabiltzen dira. Adibidez, cookiak izan ahal dira berezko cookiak webgune horrek berak sortutako cookiak izanez gero, edo hirugarrenen cookiak. Bestetik, nabigatzailean gordeta irauten duten denboraren arabera ere saio cookiak edo cookie iraunkorrak bereiz daitezke. Azkenik, cookien bitartez jasotako datuen erabileraren xedearen arabera ere sailkatu daitezke, kasu honetan, cookie teknikoak, pertsonalizatze cookiak, analisi cookiak, publizitate cookiak edo jokabidearen araberako publizitate cookiak egon daitezke.
Zergatik hasi da agertzen mezu hori azken garai honetan
Izan ere, neurri hauek, publizitate eta jokabidearen araberako publizitate cookiek erabiltzaileen artean sortu duten kezkagatik hartu dira, gehienbat. Hala, bada, Europar Batasunak, cookie mota hauen erabilera erabiltzaileen pribatutasunaren kontrako mehatxutzat hartu du. Horregatik, Europar Batasunak 2009/136/CE zuzentaraua kaleratu du, hainbat urteko lana eta gero, halaber aurreko zuzentarau bat, 2002/22/CE, ordezkatzen du. Europar zuzentarau bezala, Europar Batasuneko estatu bakoitzak garatu egin behar du lege bezala baina derrigorrez aplikatu behar da kideak diren estatu guztietan.
Eurpar Batasunaren arauak aipatzen du erabiltzaileak webgunearen cookiak onartzeko ala deuseztatzeko gauza izan behar dela. Horretarako webguneak erabiltzaileari azaldu behar dio zer egingo den jasotako cookiekin. Dena dela, zuzentarau honek ez du azaltzen nola erakutsi behar den informazio hori ezta nola lortu behar den erabiltzailearen onarpena ere.
Estatu bakoitzean datuen babesaz arduratzen den entitateek isun garrantzitsuak jartzen eta jarriko dizkiete legea betetzen ez duten webguneei. Gainera, nahiz eta zenbait webgunek cookiak ez erabili, edo legeak salbuespentzat jotzen dituen cookiak soilik erabili arren, beste webgune batzuen zerbitzuak txertatuta dituzte, eta beraz, hirugarrenen cookiak. Izan ere, webguneen portzentai handi batek erabiltzen ditu Google Analytics, Google AdSense, Google Adwords eta Sare sozialekin lotura egiteko gehigarriak edo haietariko bat gutxienez. Webgune hauek, berezko cookiak erabiltzen ez badituzte ere, hirugarrenen cookiak dauzkate eta orduan, erabiltzaileei jakinarazi beharko lizkiekete.
Cookiak nola desgaitu nabigatzailean
Nabigatzaile guztiek eskaintzen dute cookiak kudeatzeko aukera. Mozilla Firefox nabigatzailean nola egin jakiteko lotura honetara jo daiteke: http://support.mozilla.org/eu/kb/cookies-eu. Chromek, ordea, hemen dauka cookiei buruzko dokumentazioa: https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=en. Microsoft Internet Explorerrek ere azaltzen du cookiak nola kudea daitezkeen lotura honetan: http://windows.microsoft.com/en-us/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9. Safari erabiliz gero, http://support.apple.com/kb/ph5042 helbidean datozen jarraibideak erabil daitezke.