Korrikako lekukoen segida:"Emozioz blai"

Erabiltzailearen aurpegia Jabi Asurmendi 2017ko api. 4a, 17:19

20. Korrika dagoeneko, 1980tik… Ideia zoragarri bezain ero hori euskararen aldeko ekintzarik handiena eta parte-hartzaileena bihurtu da. Horregatik, edizio honetan, Korrikako sortzaile horiek izango dira omenduak.

Oso gutxi falta da, berriz ere, furgoneta argitsu, koloretsu eta alai hori ikusi eta entzun ahal izateko, bi urtero legez; gerturatzen den heinean, gure kilometroan zain gaudenon urduritasuna eta zirrara sentitzeko; “badator, badator Korrika!” oihukatzeko; iristen den eta lekukoa hartzen dugun une magiko horretaz gozatzeko; korrikan ari garela, “Zirkorrika” abestiarekin eta furgonetaren barruko laguntzaileen oihuekin lasterka jarraitzeko besteko energia hartzeko.

Otxandiotik Iruñera, herriz herri etengabe ariko dira korrika milaka euskaldun. Arakaldon, apirilaren 7an eguerdian izango dugu hitzordua Korrikarekin zuk eta nik, bat izateko, bat egiteko, denok bat, Korrikarekin bat. Bat eta batzuk gara, hona-hara, euskara bat, mundu bat.

Badator Korrika, zatoz bidera, euskara mundura atera dadin; korrika egin euskarak arnasa har dezan; ezagutu, ikasi eta erabili euskara, hizkuntza bat, kultura bat, mundu bat goza dezazun; pasatu lekukoa eskuz esku, eta euskara ahoz aho.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide