[IRITZIA] Hezkuntza oposaketak eta bilisa

Erabiltzailearen aurpegia Jabi Isasi 2018ko uzt. 9a, 09:00

Osakidetzako E.P.E. aren eskandalua eta gero gure Hezkuntzako eskandalu ttippia! Bukatu da neretzako hezkuntzako E.P.E.-a. Eta beste hautagai pilo bezala amorrua da sentitzen dudana. Kriston ostia txarra egia esateko. Lehenengo momentutik azkenera. Zer demontre da hau?

Sartutako lan ordu guztiak , ikasitako dana, tonto aurpegi honekin geratzeko? Dagoeneko egiten dudan lan bat ez dakit zenbat ordu sartu eta gero, ebaluatzaileen arabera, ez naiz heltzen betebehar hori betetzera? Lotsagarria. Eta ene autoestimurako ezkerreko gantxoa. Harremanak alboratuz, semeari merezi duen arreta baino gutxiago eskainiz, gure buruari zor diogun denbora lapurtuz, eta dana gustu txarreko hesi baten kontra talka egiteko? Gaizki diseinatutako azterketa baten menpe? Beharrezko denbora eta errealitateko hiru orduak argi urteetara daudenean?

Saltzen ari diren hezkuntzan, guri ikasaraziko horretan, gogoetaren pilota, azterketa prestatzen duten horien teilatuan jarri behar da, hautagaiok gure lana eginda baitugu. Nire tribunalean notarik altuena 5,6 bat da, ez dakit zenbat ordu sartuta, nahiko eskas bat?! Zer broma txarra da hau? Jende dexente daukat aurretik, baina ez dut uste bat ere konforme dagoenik jasotako emaitzarekin. 4 dezimaletako emaitza. Tribunaleko horiek proposatutako azterketa hori gaindituko lukete? Ezezkoan nago. Leonardo Da Vincik, 5,75002ko emaitza lortuko luke, agian, egun ona izanda. Ez da bidezkoa, ez da justua, ez da etikoa eta ez dauka ez hanka ez buru. Hirugarren fasera heldu baino lehen plaza desertuak geratzea, teorian finkapena eta egonkortasuna bilatu nahi denean, iraingarria da hautagaientzako. Haceoslo mirar.

Hasiera hasieratik zentzugabekeria nagusi. PDFen garaian… gaitegia lortzeko ordaindu ez dakit zenbat, sindikatu, ala izorra hadi… debalde eta eskuragarri egon beharrean!? Eta ordaindu, ez dakit noiztik berriztu gabeko gaitegi bat lortzeko? Adibide moduan: Azterketan teknologia berrien eta irudiaren inguruko gai bat atera zen, eta gaitegia PAINT programan geratzen zen. PAINT PROGRAMAN! Herenegun goizean!

Gero programazio didaktikoa garatu, Heziberri markoan, inolako eredu osorik gabe. Hezkuntzatik banatzen dituzten arazo egoeren ereduak nahiko penagarriak direnean. Egoera errealetan oinarritzen badira ni Canterburyko apezpikua naiz. Norbaitek uholdeen eta herriko liburutegiaren arazo egoera irakurri badu, adibidez, jakingo du zertaz ari naizen…
Hortaz aparte, kooperazioa eta elkarlanarekin ahoa betetzen dute hezkuntzatik, eta baita Curriculumaren orri mordoxka, E.P.E-en eredua hiltegi bat denean. Hitzak bai baina hitzaren aplikazioa biharko. Bakoitzak bere lana… eta konpartitzearena ahaztu. Eta gorde zure lana gerra hotzeko espioiek mikrofilmak babesten zituzten bezala. Hauxe gerra bat da. Hautagaien arteko gerra. Aizkorak zorroztu. Lucha necia, todos contra todos. Uhohohohoho.

Tristetzen nau, eta amorratzen nau. Zenbat lan ordu ez dira alperrik galduko? Zenbat programazio eta ideia eder irakasleen eskura, hezkuntzaren eskura, komunitatearen eskura erabilgarri egon beharrean, ez gaindituen zerrendan, USB bateko karpeta galdu batean sartuta bukatuko ez dute? Inorentzako ez. Penagarri. Gizarte bezala sekulako galera. Irakasle bezala sekulako galera!

Makil batean pintxatutako mierda bat. Ahuntzaren gauerdiko eztula!

Zorionak hirugarren fasera pasatu zaretenontzat, eta animo izorratu guztiontzat. Buelta emango diogu eredu honi! Eutsi goiari!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide