Sukalki lehiaketa ekainaren 28an, larunbatean, egingo da, 10:00etik aurrera Herriko Plazan. Egunean bertan eman ahal izango da izena lehiaketan, 9:30etik aurrera, 5 euroko kuota baten truke. Parte-hartzaileek janaria prestatzeko behar duten material guztia eraman beharko dute (osagaiak eta sukaldeko tresnak). Gas bidezko suak besterik ezin dira erabili. Kazolek gutxienez 6 erraziokoak izan behar dute, eta 13:30ean aurkeztu behar dira. Sari-banaketaren ondoren, kazolak parte-hartzaileei itzuliko zaizkie, herri bazkarian jan ditzaten (antolakuntzak bazkarirako beharrezkoa den guztia jarriko du: platerak, mahai-tresnak, edaria, ogia…). Ondoko hauek dira lehiaketako sariak:
1. Txapela eta Apillek emandako 75 €-ko bonoa
2. Zapia eta Arza harategiak emandako urdaiazpikoa
3. Egurrezko koilara eta Josu fruta-dendak emandako produktuen saskia
Gora jai herrikoiak!