Bosgarren urtez, berriro gozatu ahal izango dugu Sanpedropeko jai tradizional eta herrikoiarekin, Jaiak Koordinakundeak egindako lanari eta Laudioko Udalak eta beste hainbat kultur talde, denda eta tabernek emandako laguntzari esker. Ekainaren 27 eta 28an izango da hitzordua, Herriko Plazan. Adin guztietako pertsonek gozatzeko moduko programazioa prestatu da, eta beste behin ere Sukalki Lehiaketa izango da ardatz nagusia. Hementxe daukazue egitarau osoa:
Ekainak 27, ostirala:
17:00etatik aurrera Banatzaileen Azoka Orbeko Etxearen eskutik
17:00 Haurrentzako tailerrak Orbeko Etxearen eskutik
18:00 Haurrentzako txotxongiloak: Ipuin lapurra – Toni la Sal
19:00 Txupinazoa
19.30 Doako Txorizo-dastatzea
22:00 Kontzertua: Moonshine Wagon + Herriko DJak
Ekainak 28, larunbata:
9:30 Sukalki lehiaketan izena ematea
10:30 Sukalki lehiaketa
14:00 Sari banaketa
14:30 Herri bazkaria
17:00 Bingoa
18:30 Kalejira Beti Jai txarangarekin
22:00 Kontzertua: Mandoilek + Honat
Gora jai herrikoiak!