Martxoarekin batera iritsiko dira Inauteriak gure herrira. Urtero bezala, Jaiak Koordinakundea buru-belarri lanean dabil egitarau oparoa prestatzen, Inauteriak behar bezala ospatu ahal izateko.
Ohiturari jarraituz, bi izango dira hitzordu nagusiak: martxoaren 1ean, larunbatarekin, desfilea eta mozorro lehiaketa, parte-hartzaileentzako sari garrantzitsuekin; eta martxoaren 4an, asteartearekin, Lezeagako sorginari agur esateko ekitaldiak, non haurrek protagonismo osoa izango duten.
Horrez guztiaz gain, ez dira faltako bestelako hainbat ekimen eta sorpresa ere: kalejira eta herri bazkaria, piroteknia eta perkusioa ardatz izango dituen ikuskizun paregabea, mozorro-gaua...
Laster emango dizuegu egitarau osoaren berri. Adi egon!