Kalera ateratzeko unea iritsi da!

Erabiltzailearen aurpegia Jaiak Koordinakundea 2013ko abu. 12a, 11:10

Herriko hogeitik gora jai-talde eta talde kulturalek osatzen duten Jaiak Koordinakundea iaztik aritu da 2013ko jaiak prestatzeko lanetan. Ilusio eta ahalegin handiz egindako urtebeteko lana izan da, eta laster emaitzak ikusiko ditugu, abuztuaren 15a gainean baitaukagu. Kalera ateratzeko unea iritsi da!

Jai herrikoi eta parte-hartzaileak lortzeko Jaiak Koordinakundeak egiten duen lana aski ezaguna da. Azken urteotan, lan horri esker, gure jaiek aurrerapauso handia eman dute, parte hartzeko bide berriak ireki ditugulako, eta horrela, jende asko eta askoren inplikazioa lortu dugulako. Jarraian aurkezten dizuegun egitaraua bide horretan emandako beste aurrerapauso bat da, eta prestatu diren ekitaldi guztiek kaleko giroa eta denon parte-hartzea bultzatzea dute helburu.

Aurten, 30 ekitaldi inguru izango dira Jaiak Koordinakundea osatzen dugun taldeok prestatu ditugunak. Ohikoa denez, adin eta gustu guztietarako ekintzak antolatu ditugu: haur eta gaztetxoentzako jolasak eta ekintzak, kalejirak, herri gosari eta bazkariak, koadrilen arteko pankarten lehiaketa, eta abar luze bat. Nobedadeak ere ez dira falta: Krazy Beach Volley jaia antolatu dugu abuztuaren 17an, eta egun horretan bertan, herri afari berezi bat egingo dugu txosnagunean. Kaleak girotzea eta herritar denen parte-hartzea bultzatzea dira prestatu ditugun ekimen horien helburu nagusia.  

Jaiak Koordinakundeak jaietan murgiltzeko deia egin nahi die laudioar guztiei, kalera irten eta ekitaldi guztietan parte hartzera animatu nahi ditugu, jai herrikoi eta parte-hartzaileak lortzeko bidea baita hori.

Jaiez gozatzeko unea iritsi da, herri bazkarietan jan eta jaten emateko unea, kalejiran saltoka ibiltzeko unea, erromerian dantzatzeko unea, kalean jolasteko unea, denok egindako eta denontzako jaiak aldarrikatzeko unea… azken batean, jaietan parte hartzeko unea. Gora Laudioko Jaiak!

Hona hemen egitaraua osorik:

Abuztuak 15
10:00 Herri gosaria Alberto Aceron
11:30 Kalejira Alberto Acerotik
17:00 Ski-taula Zumalakarregin
19:00 Bokatada eta Jolasak Zubiaurren

Abuztuak 16
11:30 Haurrentzako Gastronomia txapelketa Aldai plazan
18:00 Altxorraren bila Parkean
20:00 Kalejira Parketik

Abuztuak 17
17:00 Krazy Beach Volley jaia Zezen plazan
20:00 Poteo Joteoa Txosnagunean
21:00 Herri Afaria Txosnagunean

Abuzutak 21
11:00 Sokaren hasiera Nagusien egoitzatik
13:30 Sokaren amaiera eta aurreskua Herriko Plazan
14:30 Senidetasun bazkaria Parkean
17:00 Dantza plaza Parkean
22:00 Pirulo Txow Herriko Plazan

Abuztuak 22
14:30 Koadrilen bazkaria Institutuan
16:30 Karaokea Aldai plazan
18:00 Herri Kirol Extreme Zezen plazan
20:00 Kalejira Zezen plazatik
22:00 Zamalbikotekada Gudarien plazan

Abuztuak 23
13:00 Okela dastatzea Eliza-arkupean
14:30 Herri bazkaria Eliza-arkupean
16:00 Gaztetxoentzako jolasak Txosnagunean
18:00 Haurrentzako jolasak Txosnagunean
19:00 Astoaren kalejira Lamuza Plazatik

Abuztuak 24
1:00 Kalejira Alberto Acerotik
2:30 Pankarta lehiaketaren sari-banaketa Herriko Plazan
3:00 Galtzontzilo eta kulero lasterketa Herriko Plazan

Abuztuak 26
23:30 Roketxuri agur esateko kalejira

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide