IRITZIA

Laudioko bizilagunak gure lehentasuna

Omniako kideak artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

14 urte bete ditugu Laudioko udal-talde politiko gisa, eta, zalantzarik gabe, aurtengoa izan da guztien artean zailena. Bagenekien gobernu partekatu bat ez zela inolaz ere erraza izango, eta hala ere, gure borondate eta ahaleginak jarri genituen, gure lehentasuna Laudioko bizilagunak direlako. Pentsatu genuen, gobernuan egonda, aurrera egin ahal izango genuela jorratzeko ezinbestekoak ziren gaiekin, baina legealdia hasi eta urtebetera ikusi genuen EH Bilduren kudeaketak jasanezin bihurtzen zuela gure gobernu-akordioa. Gure kudeatzeko modua eta EH Bildurena desberdinak dira. Guk parte-hartze garbiagoan sinesten dugu, horren emaitza moldatzen duen gidaririk gabe, eta talde-lanaren aldeko apustua egiten dugu, premiazko arazoak konpontzera bideratuta, Laudioko egungo eta etorkizuneko beharrei begiratzeari utzi gabe. Hala ere, gobernutik atera gara adostuta geneuzkan eta jada jorratzen ari ginen gaietan ezinbesteko akordio batzuei eutsiz, batez ere HAPOri dagokionez. Orain, oposizioan, gainontzeko gaietan (ordenantzak, aurrekontuak, etab...), gure ekarpenak egingo ditugu eta gobernuari babesa emango diogu, laudioarrentzat onuragarria bada. 2025erako Ordenantzetan ikusi zen bezala, gure ekarpenak onartuak izan zirenez, OMNIAren botoa aldekoa izan zen. Oposizioko talde gisa egiten dugun lana laudioarren interesak zaintzea da, horregatik gobernu honi gertutik begiratuko eta Laudiok aurrera egin dezan lan egingo dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide