IRITZIA

Geroari begira

Erabiltzailearen aurpegia Jakinda Artaraz Martin 2026ko urtarrilaren 27a

Omniako hiru zinegotziak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Urtea amaitzear dagoenean, atzera begiratzen dugu gertatutakoa aztertzeko, gure bizilagunen bizitzak hobetzen saiatuz, hori baita gure jarduera politikoaren helburua. 

Batzuetan asmatu egiten dugu eta beste batzuetan ez; beraz, akatsetatik ikastea baino ez zaigu geratzen etorkizunari begiratzeko. Aurten, Laudioko bizilagunekiko arduragatik, aurrekontuetarako akordio batera iritsi ginen, non neurri handi batean gauzatu ez diren 26 aurrekontu-partida jasotzen ziren. Aurrekontu-partida batzuk martxan jarri dira, hala nola Ugarteko futbito-eremua estaltzea, APILLen dirulaguntza handitzea, Laudioaldeko aparkalekuan frontoia eraikitzeko aurreproiektua edo ekintzaileentzako 2022ko eta 2023ko laguntzak. Gainera, Antzokiaren amaiera eta Hornidura Plaza berria errazteko akordioa bete dugu. 

Errealistak gara, eta akordioko partiden zati handi bat gauzatu ez dutenez, eszeptizismoz begiratzen diogu datorren urteari; hala ere, ez dugu etsiko gure erabakiak hartzeko orduan gure bizilagunak lehentasun gisa jartzeko ahaleginean. Zu eta ni, zuek eta gu, denok gara Laudio. Horregatik, eta zuen iritzi eta ekimenez elikatzen garelako, hurbildu gugana.

Pasa zaitez gure egoitzatik (Oketa kalea 12, Latiorro behea) astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara edo jarri harremanetan gure postaren bidez (omniainiciativaekimena@gmail.com) edo telefonoz (688849158).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide