Denborak dena sendatzen duela diote, baina ez nago ziur. 2025. urtea amaitzear dagoela, bizi izandakoak atsekabetuta jarraitzen dugu. Zoritxarrak aurpegira begiratu digu, eta gogorarazi digu zein hauskorrak garen, zein beharrezkoa dugun elkarri eustea, gure bizitzak elkarlotzea eta komunitatea egitea. Ziur nago elkarrekin hobeak izango garela, indartsuagoak izango garela eta etorkizun hobea izango dugula.
Hala ere, ez dut uste gaur egun bide horretan aurrera egiten ari garenik, alderantziz baizik. Gero eta bananduago eta nahastuago gaude. Norbaitek badaki zergatik babesten ditugun gure interesen aurka doazen ideiak? Zergatik daude mileuristak LGSa igotzearen aurka bozkatzen duena babesten dutenak? Zergatik egiten diogu kasu gehiago sare sozialetan multimilionarioen jabetzakoa den anonimo bati bizitza osoa ikasten eta lanean daramatzan zientzialariei baino? Zergatik batzen du bandera batek eskubide sozial bat defendatzeak baino?
Gure bizilagunekin gehiago elkartzeko garaia da, gure bizitza hobetzeko, eta ez erabakitzeko guneak gugandik kilometro batzuetara (fisikoak edo mentalak) dauden ikur edo siglen arabera jarraitzekoa. Data aprobetxatuz, eta Aiaraldean gaudenez, opari bat eskatu nahi diot Olentzerori, gure adinekoak etxetik gertu artatuak izan daitezen, gure haurrak gurasoen lurraldean jaio daitezen, eskualdeko ospitale bat eskatu nahi dut Aiaraldean. Zorionak! Etorkizun ona opa dizuet Aiarako Lurran!!