1923tik aurrera, La Posada Urduña hirian gertatu diren gertakari guztien lekuko iraunkorra izan da.
Hamaika pertsona, istorio eta une, leku ezin enblematikoago honen esentzia aldatzea lortu ez dutenak, bere bizitzako ia 100 urte hauetan zehar.
Hainbat berrikuntzari esker, lokala zabalik mantentzea lortu da urte hauetan guztietan, Urduñako kaleetatik igaro diren pertsonen beharretara egokituz.
1960ko hamarkadatik aurrera, batez ere, inguruko lantegietara lanera joaten ziren langile askoren etxea izan da La Posada; eztei, bataio eta gainerako jaietako oturuntzak egiteko tokia izan da; bizilagunen topagune izan da… Azken finean, ostalaritzako lokal bat baino askoz gehiago izan da.
Bere inguruan eman diren aldaketetara egokitzen jakin du, aldaketa asko izan baitira. Jakin izan du unean une jendeak behar zuen bezala mantentzen. Izan ere, ostalaritza bezalako sektore batean, La Posadak tinko eustea lortu du, pasibotasun osoz, dena aldatzen zihoan bitartean.
Aipatzekoa da urte askotan zehar La Posadako balkoia ekitaldi baten lekuko izan dela, Erremedioen Ama Birjina leku pribilegiatu batetik begira dagoela. Izan ere, maiatzaren 9an, Delika, Artomaña, Aloria eta Tertangako alkateek eta Urduñako alkateek diskurtso indartsuak eskaintzen dituzte, jaien esanahaia goraipatzeko.
Izan ere, konta ezin ahala istorio, abentura, elkarrizketa, ospakizun eta abar luze izan dira La Posadako harresiak hartu dituztenak, eta betiko geratuko dira gogoan.
Zaila da lerro gutxitan laburbiltzea lokal baten ibilbidea. Izan ere, ibilbide hori gabe, zaila da azaltzea Urduñako historia hurbila (eta ez hain hurbila). Hala ere, lokalak ateak ixten ditu, baina egunen batean berriro ere hurbiltzen diren guztien bihotzak betetzeko asmoz.
Agur esatea ez da beti tristura iturri. Kontrara, aldaketa unea iritsi dela esan nahi du, eta horrek abentura berriak ekarriko dituela.