Francisco de Mendieta Retes, (Menagarai 1556-162?) margolaria, historialaria, idazlea... Diziplina anitzetako gizona zen erromantizismo garaiko aiararra. Menagarain jaio baina Bilbon bizi izan zen gehien bat. Elorrion eta Urduñan ere bizi izan zen tarte batean, izurritetik ihesi. Bilbo eta Bizkaiko XVI - XVII. mendearen pertsonai handienetariko bat izan zen. Valladolideko kantzelaritzaren aurrean auzi batean Andrés de Poza urduñar famatuarekin batera ,euskaldunen eta bizkaitarren noblezia eta kaparetasuna defendatu zuen. Bere idazki ezagunena “Annales de Vizcaya” da, Erdi Aroko ahaide nagusien arteko liskarrak eta norgehiagokak kontatzen dituena.
Bilbon 1585 urtean argitaratu zen lehendabiziko liburuaren karatula marraztu zuen, Matías Mares inprimategian. Orain gutxi Mendietak eskuz idatzitako 300 orriko ale bat aurkitu dute Madrilen, euskaraz idatzitako aiarar baten lehendabiziko testua. Euskararen kontrako ahaleginak ez dira frankismoaren garaikoak, karlismoren garaian ere askotan kokatzen da euskaren atzeratzea Aiaraldean Mendia de Elejaldek eta Madinabetiak idatzi duten bezala , baina 200 urte lehenago Mendietak euskararekiko kezkak aipatzen ditu.
Ez dago argi Mendietaren euskara Aiarako jatorrizkoa edo Bilbokoa den. Ziurrenik denboraz idazki hau gehiago eta sakonago ikertuko da. Bitartean jakin dezagun aiararrok gure antzinako pertsonai handiaz pixka bat gehiago.