Trena

Erabiltzailearen aurpegia Javi Aspuru 2015ko mai. 27a, 00:00

Gaur egun eztabaidagarri eta gatazkatsua den Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza, ez da orain dela 150 urte gertatutakoarekiko oso ezberdina.

Gaur egun, ingurugiroa eta kostu ekonomikoak dira eztabaida, garai hartako tirabirak Bilboko loturarekin zuten zer ikusia. 1845 urtean sortu ziren lehenengo proiektuak. Madrid-Gasteiz-Bilbo-Irun izan zen aurreikusitako lehendabiziko ibilbidea. 1855 urtean Esparterok sortutako legean Bilbo baztertua geratu zen, loturarik gabe. Gauzak hala, Bizkaiko instituzio nagusiak Diputazioak eta Merkataritzako Juntak, Bilbo-Tutera ibilbidea sortu zuten Madrid-Irun ibilbidearekin lotzeko.
Gaur egun, Bilboko agintariek euren proiektu nagusiak bideratzeko, munduko arkitekto famatuenak kontratatzen dituzte: Frank Gehry, Norman Foster edo Zaha Hadid, adibidez. Ohitura hori ez da berria, aspalditik dator. Bilbo-Tutera trenbidea eraikitzeko garai hartako munduko ingeniari ospetsuena (Charles Blacker Vignoles) kontratatu zuten. Ukrainan Dnieper ibai gaineko trenbideko zubia (Europako handiena) egin zuen berak.

Bilbo –Tutera proiektua puntakoa zen. Hori dela eta, 1866 urtean munduko astekari famatuenean (The Illustrated London News) litografiazko bi grabatu agertu ziren, Subijanako arroilarena bata eta Bilboko erdigunearena bestea, inaugurazioko berriarekin batera. Proiektu horretan Bilboko ordezkari eta koordinatzaile nagusia, Juan Rubenach injineru alemaniarra, izan zen, eta Amurrioko Adelaida Lezama Urkijo andrearekin ezkondu zen. Amurriora bizitzera etorri zen gero. Trenbidearekin batera atzerritar asko etorri ziren lanera gure herrietara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide