Wikipedian, Andres de Poza klikatuz: “ Amberes 1530- … hijo de un comerciante judeoconverso....” agertzen da sarreran. Zer da hau? Zoritxarrez, Jon Juaristik idatzitako interpretazio bat, hasieran agertzen da. Eskerrak, lotura bezala gutxienez, Jose Ignacio Salazar Arechaldek Aztarnan ondo argudiatutako beste ikuspuntu bikaina agertzen dela.
Andres de Pozak bizkaitar batek Bilbon argitaratutako lehendabiziko bi liburuak idatzi zituen 1585 eta 1587 urtetan: Hydrografía eta De las antiguas poblaciones de las Españas. Bien azalean “natural de la ciudad de Orduña” agertzen da. Hydrografía liburuan armarri baten ertzean “en Ayala Mariaca” ere agertzen da, dirudienez Francisco de Mendietak margotuta.
Villasantek eta Mitxelenak jakin-minez hartu zuten Pozak idatzitakoa. Hori dela eta Euskaltzaindiak De las antiguas poblaciones de las Españas berargitaratu zuen 1987 urtean.
Bilboko kale nagusi batek Poza izena dauka eta Urduñan beste batek. Bittor Arbizu ikertzaileak Andres de Pozak Laudio herriarekin izan zituen lotura eta harremanak topatu ditu: bere andrea Anita de Orueta laudiarra zen, bere alabak Laudion bataiatu ziren eta bere liburuan Laudioko herria goraipatzen du. Hau guztia dela eta, Laudioko herriari gutxienezko aitorpena eskatzen dio Arbizuk. Era bat ados nago horrekin.
Pozaren teoriak gaindituak edo zaharkituak egon arren, gure hizkuntza eta gure herriko legeen defendatzaile sutsua izan zen.