Juan Rubenach

Erabiltzailearen aurpegia Javi Aspuru 2017ko api. 20a, 09:35

Rubenach abizena oso ezaguna da  Amurrion , familia batzuen abizena da eta egungo Gernikako Arbola kalean zegoen etxe dotore baten izena ere bai. Dena dela oso jende gutxik daki  jatorria Alemanian duela. Bilbon trenbidea sortu zenean, lehendabizi Bilbo-Tutera bidea eraiki zen, 1863 urtean; eta Ingalaterrako eta Alemaniako goi mailako teknikari batzuk heldu ziren. Proiektua puntakoa izan zen Europan. Hori dela eta, The Illustrated London News munduko astekari famatuenak 1866 urtean inaugurazioko berri ematearekin batera, bi marrazki-grabatu agertu ziren, Subijanako pasabidearena bata eta Bilboko hiriarena bestea. Charles Vignoles irlandarra izan zen trenbidearen proiektuaren burua. Goi mailako beste teknikaria Juan Rubenach ingeniari alemaniarra izan zen. Bere ardura Bilbo hirian trenbidea sortzea eta kokatzea zen, eta berak sortu zuen gaur egun dagoen geltokiko esparrua eta inguruko urbanizazioa. Bestalde, Abandoko aurreneko geltokiaren sortzailea ere izan zen. Rubenach, Bilboko Plaza Berrian bizi zen, Amurrioko Adelaida Gregoria de Lezama Urkijo ezagutu arte. Berarekin ezkondu eta Amurriora etorri zen bizitzera, lehenengoan aipaturiko etxe dotore eraikiz, zoritxarrez desagertua dagoena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide