Peru-Qusqu-tik, Urrutiko intxaurrak...

Erabiltzailearen aurpegia Javier Cuadra 2014ko mar. 17a, 22:25

Ez dakit nik... Egiaz ere, Euskal Herrian egotekotan, pentsatzen dut joan nintekeela ni hitzaldiren batera baldin... politikaz, literaturaz, euskalgintzaz, pilotaz, edo... orain gogora heltzen ez zaizkidan beste kontu batzuri buruzkoa balitz ere...

Gaur arratsaldean, baina, hemen arratsaldeko 6,30etan ("arratseko" esango nuke hobeki, hemen arratsalderik ez baitago, esateko ere...) eta Euskal Herrian gauerdia askito pasea izango denean, "Lurraldea, Paisaia eta Ondareari" buruzko hitzaldi batera inguratuko naiz... "Arkitekturaren Arkeologia eta Esku-hartze Errestauratzailea"...

Adituak ditut nik hemen aspaldi honetan hitzaldiak, bai, honetaz eta hartaz... Oraingoan, baina, batere ez dakidan, batere ulertzen ez dudan, eta guztizko ezjakin galanta naizen gai batez entzungo dut hitzaldia...

Ez dakit ezertxo ere ikasiko dudan; ez dakit hizlaria nire buru gogorrean ezertxo ere josteko gauza izango den, baina, Euskal Herriko Unibertsitateko Agustin Azkarate Garai-Olaun elorrioarra izango da hizlaria, eta..., aitor dut, badut nik orain hitz batzuk, hitzegiteko modu batzuk aditzeko premia buru-bihotzetan...

Eta egarriak ura bezala, hizkuntza baten beharra ere badut... Lauzpabost hitz eta esaldi ziztrin baino ez badira ere...

Gezurra ematen du, hain gauza txikiak nolako bihotz altxagarria eman diezazukeen ohiko hitzak, doinuak, usainak, janariak eta... denak! arrotz dituzunean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide