Amurrio eta Urduña lotzen dituen A-625 errepidea Saratxo herritik pasatzen da. Azken hamarkadan asko hitz egin da errepide honen egoera eta konponketa proiektuei buruz. Pasa den abuztuaren 26an Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO) argitaratutakoaren arabera Aldundiak soilik saihesbidearen zati bat eraikiko da momentuz diru falta dela eta. Badirudi, Aldundiak bi fase ezberdinetan eraiki nahi duela saihesbide honen obrak, eta gaur egungo egoera ekonomikoa dela eta gastu publikoaren lehentasunak ongi aztertu beharra dagoela diote, arduradunek.
Aldizkari Ofizialean Amurrioko hegoaldetik Bizkaiko muga-arteko zatiaren proiektuaren aprobazioa argitaratu da. Momentuz, hasiera batean berristuko ziren 5,4 kilometroetatik, 3 kilometro berristuko dira, falta direnak aurrekontuak posible egiten dutenean berristuko dituztela diote.
Hainbat urte darama Aldundiak Saratxoko saihesbidearen proiektuarekin, baina oraingoan alderdi popularrak atzeratu egin ditu proiektatutako obra hauek beste proiektu batzuei lehentasuna emanez, eta alderdi jeltzaleak azalpenak eskatu ditu.
EAJ lan diputatuaren azalpenak Arabako Aldundian eskatu ditu arduradun bezala lan publikoen inbertsio lehentasuna azal ditzan.
Bien bitartean, Saratxoko biztanleen iritzia alde batera utzi du berriro ere Aldundiak. Azken urteotan Saratxoko herriko Administrazio batzarrak bilera eta proiektu ezberdinen dinamika batean murgildu da. Herriko zenbait lur-eremu eta etxebizitzen desjabetzek aurrera jarraitu dute, baina jadanik gauzak hobeto egin daitezkeela adierazi dute behin baino gehiagotan kaltetuek. Garrantzi handiko proiektu hau beste modu batean planteatu beharra dago, eta gaur egungo testuinguru ekonomikoak eta aldundiaren diru falta, proiektu honen birplanteaketa bat burutzeko aurreneko pausoa izan behar da. Herritarron nahia eta iritzia errespetatu beharra dago, alde batera interes alderdikari eta ekonomikoak utziz.
Aiaraldean Bizi Nahi Dugu herri plataforma ezberdinen eskualdeko koordinakundeak honen harira hurrengo manifestua argitaratu zuen orain dela urte bete: http://www.aiaraldeanbizinahidugu.blogspot.com.es/p/manifestua.html
Ondorioz, kurtso politiko berriari hasiera emanda, Aldundi eta Eusko Jaurlaritzako arduradunek salbuespen ekonomiko testuinguru honetan ongi neurtu beharko dituzte egin beharreko inbertsioak eta Saratxoko saihesbidea edota Abiadura Handiko Trena bezala zalantzan jartzen diren azpiegituratan.