Gaur, abuztuak 24, Arenaza Kirol elkarteak antolatutako IV MOTORSHOW-a egingo da Artziniegan. Bertan hainbat pilotu haien autoekin bilduko dira.
Goizean zehar Barrenkale kalean auto klasikoen erakusketa ikusgai egongo da eta arratsaldean La Encinan atondutako zirkuituan auto proba ezberdinak egingo dira, nazioarteko mailako pilotu ezberdinak lehiatuko direlarik.
Hauen artean Juan Carlos Barredo bimotordun formula JCB-arekin eta Garikoitz Lucio GEMBO PRV formularekin. Aldi berean, herriko Josetxu Diego Daewoo proto autoarekin eta Amurrioko José Ignacio Pinedo pilotua Seat Ibiza 4x4 autoarekin parte hartuko dute ekitaldian.